OIBAR LANDARTE PROGRAMARAKO HAUTATUA
Oibarko Udalak aurreko otsailean egin zuen eskaera, eta, neurri handi batean, herrian dauden elkarte eta dinamika ugariei esker hautatua izan da. Datorren martxoaren 19an aurkezpen-bilera bat egingo zaio udalbatzari, eta, ondoren, ordubete inguruko elkarrizketak egingo zaizkie elkarte, kolektibo, eragile dinamizatzaile edota «giltzarri» diren pertsonei. Elkarrizketei esker elkarrizketatzaileek ahalik eta hobekien eta ikuspuntu desberdinetatik ulertu ahal […]

