EGUNEKO ZENTRORAKO ALDI BATERAKO KONTRATAZIO-ZERRENDAREN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA
Behin zerrenda argitaratuta, kanpoan geratu diren pertsonek 3 egun dituzte egindakoa ikuskatzeko.
This author has not written his bio yet.
But we are proud to say that admin contributed 615 entries already.
Behin zerrenda argitaratuta, kanpoan geratu diren pertsonek 3 egun dituzte egindakoa ikuskatzeko.
Hona hemen Oibarko Udaleko ofizial administrari lanpostuaren aldi baterako kontratazio-zerrenda sortzeko deialdiaren emaitzak.
Urteko garai honetan ohikoa izaten den bezala, Udalak bere brigadan lan egingo duten bi pertsona kontratatu nahi ditu. Horretarako, honako baldintza hauek bete beharko dituzte: Langabezian eta NLn inskribatuta egotea “herri-lanetako peoi”, “igeltserotzako peoi” edo “lorezaintzako peoi” kategorietan. Langabezian eta NLn inskribatuta egotea enplegu-eskatzaile gisa. Aipatutako irizpideak betetzen dituzten eta Nafar Lansaren izena eman ez […]
Igerilekuen denboraldia gertu dago eta Oibarko Udalak bertan lan egingo duten langileen bila dabil. Zehazki, bi sorosle eta beste bi harreragile behar dira; azken hauek igerilekuetako sarreraz eta haren garbiketaz arduratuko dira. Sorosle izateko interesa duten pertsonek irizpide hauek bete behar dituzte: Langabezian eta NLn izena emanda egotea “sorosle edo antzeko” kategorian. Langabezian eta NLn […]
Datorren asteburuan ohiko Maiatzeko Jaiak ospatuko dira, ostiralean 20:00etan hasi eta astelehenera arte iraungo dutenak. Programazioak hainbat ekitaldi barnebiltzen ditu, baina azken orduko aldaketa bat nabarmendu beharra dago. Azkenik, haur-jolasak 12:00etan izango dira igerilekuetan, eta CD Aibares taldearen partidua 17:30ean izatera pasatuko da. Programak astean zehar iritsiko dira etxeetara.
Oibarko Udalak, Euskal Jai Remonte Fundazioarekin batera, erremonte txapelketa antolatu du frontoian maiatzaren 5erako. Honakoa hamargarren edizioa izango da eta apirilaren 19tik uztailaren 30era arte iraungo du. Txapelketa 17:00etan hasiko da eta hainbat partida jokatuko dira bertan. Sarreraren kostua 7€-koa izango da 16 urtetik gorakoentzat; etekina ANECS elkartearentzat joango da.
Ondare Historikoaren Zerbitzuak lau tailu zaharberritu ditu, eta apirilaren 28tik aurrera Oibarko San Pedro parrokian egongo dira ikusgai. Tailu hauek duela hamarkada bat baino gehiago “Carnal” aretoan egin zen indusketan aurkitu ziren. 2011n zurezko lau tailu, hezur-hondakinak eta oso kaltetuta zeuden hainbat zati eskultoriko San Pedro parrokian lurperatuta topatu zituzten. Ondare Historikoaren Zerbitzuak zaharberritu eta […]
Oibarko Udalak aldi baterako D mailako gerokultoreen zerrenda sortzeko oposizioa deitu du. Helburua Eguneko Zentroan sor daitezkeen behin-behineko beharrei (ordezkapenak, bete gabeko lanpostuak, bajak, oporrak, zereginen pilaketa…) erantzutea da. Lanpostuak Nafarroako Administrazio Publikoetako langileentzat ezarritako D mailako hasierako soldata izango du, baita Oibarko Udalaren Plantilla Organikoan ezarritako osagarriak ere. Lanpostu honetara aurkezten direnen onartzeko baldintzak […]
Nafar Lansareak «Industriako langile balioaniztuna» ikastaroa eskainiko du Oibarren maiatzaren 6tik 27ra, 9:15etik 14:30era. Izena emateko Agoizko Enplegu Bulegoko 948 336 179 telefonora deitu.
Datorren ostegunean, apirilaren 11n, Zuhaitzaren Eguna ospatuko da Ikastetxean. Egunak goizean zehar aurrera eramango den programazio bat izango du, 11:00etan hasiko dena. Ordu horretan, Mikel Baztanek ikasleei zuzendutako saio didaktiko bat egingo du. Ondoren, 12:00etan, herri osoari irekita dagoen landaketa egingo da.
Plaza Consistorial
Sancha de Aibar, 1
31460 Aibar, Navarra
Tel: 948 877 005
info@aibar-oibar.org
