Artisautza
Mendiko Upategia
Camino del Monte, s/n
Telefonoa: 625 136 321 / 671 03 371
2001ean sortutako upategi familiarra, bertako 14 hektareako mahastietatik ardoa egiteko (merlot, garnatxa, cabernet-sauvignon eta tempranillo), Oibarko ibarrean kokatuta, 100.000 litroko gaitasunarekin. Bere ekoizpenaren emaitza ardo borobil, garbi eta bikaina da, basafruitu lurrin gozokoa, zaporetsua eta fruta-gustukoa.
Pedro Uriz Upategia
Kale Nagusia, 32
Telefonoak 948 877 347 y 649 821 881
1993an sortutako upategi familiarra, merlot, cabernet-sauvignon, tempranillo, garnatxa eta syrah mahatsez osatutako 17,5 hektareako mahasti propioak ditu, zeintzuekin Erreserbako (98) eta Ondutako (99) ardoak ekoizten dituen.
Aibar Okindegia
Kaseda zeharbidea
Telefonoa 948 877 375
Bere egurrezko labeari eta belaunaldiz belaunaldi arretaz gordetako arbasoen errezetei esker, okindegi honetan pastak, oliozko edo gurinezko opilak, txantxigorriak, eta ogi bikaina aurki ditzakegu. Dena modu tradizionalean egina, baina aldi berean teknologia berriei uko egin gabe. Bisita komentatuak.
Azparren Okindegia
Zangoza zeharbidea, 6
Telefonoa: 638 168 625 / 630 706 465
Azparrendarren tradizio ogigilea XX. mende hasieran izan zuen hastapena, familiako arbasoek oraindik Canturro Etxean gordetzen den oinarrizko labe batekin ogia egiten zutenean. Etxeko ogi eta gozokiak egiten ditu, zuzeneko sua eta ur baporea duen egurrezko labean.
Jacinto Moreno egur tailla
Ama Lur auzoa, 9
Telefonoa:948 877 093