Alkatearen agurra
Ohorea da, Oibarko alkate bezala, zuei ongietorria ematea eta Udalaren web orrialdea aurkeztea. Hemen, udal jarduerari buruzko informazio osoa izanen duzue eskuragai: kudeaketari dagokiona, albiste eguneratuak, jarduerak, argazkiak, ekitaldiak… Eta, halaber, herriko ondare material eta immaterialari buruzko informazio ugari. Izan ere, herriko kaleetan murgiltzean laster nabari daiteke historiaren pisua. Web orrialde honen asmoa, nabigatzaileari Erdi Aroko herri honi buruzko informazio zabala eskaintzea da, eta bere edertasuna hurbiletik ezagutzeko aukera ematea.
Hala ere, lerro hauen bitartez, ezagutzen ez duen oro gonbidatu nahi nuke Oibarko kale aldapatsuetan barna ibiltzera, bere arkitektura dotoreaz nahiz monumentuez, bistez, ohiturez eta gastronomiaz gozatzeko. Herribilduan gaua igarotzeko leku aproposak aurkituko dituzue, besteak beste, 54 plazako udal aterpetxe bat, landa hotel bat eta bi landetxe. Halaber, Oibarrek mendi-ibiliak egiteko bide anitz ditu, haietako batzuk Nordic Walking-erako aproposak, eta horien bidez leku ikusgarriak bisita daitezke, esaterako, Bizkaiako Elurtegia, Chosnete Korrala edo Muedako baltsa, azken hori oso leku preziatua ornitologoentzako eta hegazti-zaleentzako. Horrez gain, harizti zahar batean tirolinak dituen abentura parke bat ere bada, eta beste leku xarmagarri anitz, gozatzeko edo, besterik gabe, erlaxatzeko.
Ongi etorri,
Aritz Burguete