Igerilekua eta pilotalekua
Lorte ibaia, 5
Telefonoa: 948 877 388 / 630 31 884
Ordutegia: 10:00-21:00
Esparru horretan kirola eta aisialdirako aukera anitz aurkituko dituzu. Kirol instalazioek pilotalekua, areto-futbol zelaia, saskibaloiko saskia eta aldagelak dituzte. Ondoan pilotalekuko taberna aurkitzen da, sukalde-zerbitzua ere duena. Eremu berean udal-igerilekuak daude, bi piszinekin, bata plisti-plastarako eta bestea jolaserako, eta soilik udan irekitzen dira. Eremu guzti hori belardi zabal batez dago inguratuta, haurrentzako kolunpioekin eta sutegiak dituzten merenderoekin.