Hezkuntza
GABRIEL VALENTÍN
Crispin Pintorearen kalea.
Telefonoak: 948 877 390 / 948 877 514
Gabriel Valentín Casamayor Ikastetxe Publikoa gaur egun Oibarren dagoen ikastetxe bakarra da, eta soilik lehen hezkuntza eskaintzen du. Izena maisu ohi oibartar bati zor dio, UGT-ko kidea, 1936ko abuztuan atxilotua eta urte bereko urrian erahila. Eskola 1965ean hasi zen funtzionatzen, eta 2015ean 50. urteurrena ospatu zuen. Herrian, “Las escuelas” eta “Los Maestros” izenekin ezagutua ere izan da. Egun, zuzendaria Fernando Otano Navarro oibartarra da.
Ikus web-orrialdea: http://cpscas.educacion.navarra.es/aibar/