HERRITARRON PARTAIDETZA-PROZESUA: KLIMA EGOKITZAPENA OIBARREN
Joan den uztailaren 18an, Udaleko hainbat hedapen-kanaletan partekatutako formulario baten bidez, partaidetza-prozesu bat jarri zen abian, gure herria klima-aldaketaren aurrean leku erresilienteagoa izateko jarduerak diseinatu ahal izateko. Beraz, asmoa Oibarren bizi garenon esperientzia, beharrak eta ideiak txertatzea da.
Formulario horri esker, 104 erantzun bildu ziren, eta ondorio hauek atera ziren:
- %95,2k uste du Oibarko bero-aldiak gero eta luzeagoak eta biziagoak direla.
- Gainera, %91,3k uste du kaleetako eta plazetako tenperatura altuak arazo handia edo nahikoa direla herritarrentzat.
- %96,1 ados edo oso ados dago beroa murrizteko neurriak bultzatzearekin, hala nola, zuhaitzak landatzearekin edo berdeguneak sortzearekin.
- Galdetutakoen %48,1ek esan du ideiak emanez parte hartu nahiko lukeela.
- Beste %40,4k erantzun du agian egingo lukeela.
Horren guztiaren ondoren, joan den urriaren 2an egin zen lehen bilera presentziala. Bertan, bizi dugun egoera klimatikoaren larritasunari testuingurua jarri zitzaion, beste herri batzuetan egindako antzeko prozesuak aurkeztu ziren eta gure herrian gauzatu nahi den jarduera-plana bideratzen hasi zen.
Prozesu parte-hartzailea denez, hurrengo bilera datorren ostegunean, urriaren 15ean, izango dela jakinarazten da, 19:00etan, Udaletxeko 2. solairuan. Hirugarren batzar bat izango da, eta data baieztatzeke dago.
Udalak herritarrei dei egiten die fenomeno horren inguruan kontzientzia har dezaten, dagoeneko horren ondorioak nabaritzen ari baikara, eta hurrengo deialdietara bertara daitezen.


