Urtero bezala, Udaleko Kultura Batzordeak Abuztuko Jaiak iragartzeko Kartel Lehiaketaren oinarriak argitaratu ditu.
Aurten lanak aurkezteko datak ekainaren 15etik uztailaren 2ra bitartekoak izango dira, eta, ondoren, webgunean uztailaren 6tik 10erabitarteanbozketari ekingo zaio.
Bi kategoria bereizten dira: 18 urtetik gorakoak eta beherakoak.
Igerilekuen denboraldia datorren ekainaren 13an hasi eta irailaren 13an amaituko da. Bainatzeko ordutegia 11:00etatik 15:00etara eta 15:45etik 20:30era izango da.
Instalazioetara sartzeko, beharrezkoa izango da abonu edo eguneko sarrera bat aurkeztea. Abonuak Udal bulegoetan erosi ahal izango dira gaurtik aurrera, ekainak 8, astelehena, eta salbuespen gisa, igerilekuetako instalazioetan bertan.
Jarraian, instalazioak erabiltzeko arauak eta tasak eransten dira.
Dagoeneko zabalik dago maiatzaren 18tik 22ra “Sargantana” haur-eskolan matrikula egiteko epea. Horretarako, ezinbestekoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea 948 87 70 05 edo 652 42 87 24 telefonoetan, matrikula aurrez aurre egin behar baita.
Matrikula formalizatzeko, dokumentu hauek beharrezkoak dira:
Haurraren osasun-txartelaren fotokopia.
Familiako kideen 2025eko errenta-aitorpenaren kopia.
Maiatzaren 1ean, ostiralarekin, hasiko dira, beste urte batez, egutegian ezarritako lehen jaiak, eta astelehenean, hilak 4, amaitu egingo dira. Egitarauak hainbat ekitaldi ditu, horietako batzuk berritzaileak, bai Udalak bai Kuadrillen Batzordeak antolatuta.
Kuadrillen Batzordeak arestian bere sare sozialetan programazioa iragarri ondoren, jakinarazten da Udalak prestatutako programa fisikoak aurki egongo direla eskuragarri herriko hainbat establezimendutan:
Artieda Harategia
Amaia Ile-apaindegia
La Duenda Denda
Oibar Okindegia
Azparren Okindegia
Frontoi Taberna
El Perrillas Taberna
Fisioterapia Charo Martínez
“El Toril” Jubilatuen Kluba
Udaletxeko bulegoak
Jarraian, bai Udalaren (lehenengo) bai Kuadrillen Batzordearen (beherago) kartelak eransten dira, non, besteak beste, Herri paellan izena emateko pausoak azaltzen diren.
Motoclub 4-40k antolatuta, datorren larunbatean, apirilak 18, Oibarko Cross Countryaren edizio berri bat dator. Ekitaldia 13:30etik aurrera hasiko da eta haur nahiz helduen kategoriak egongo dira. Azkenik, 19:00etan, parte hartzaileen arteko zozketa eta trofeoak banatuko dira.
Leña, garrote, eurre, zaborra, ziztorra… ¡Pásate el sábado 18 por aquí y entenderás de lo que te estoy hablando mekabendio!
Bihar, martxoak 19, hasiko da Korrika, euskararen sustapena eta euskaltegien finantziazioa helburu dituen eta bi urtez behin egiten den lasterketa arrakastatsua. 15:30ean irtengo da Atharratzetik (Zuberoa, Ipar Euskal Herria) eta Bilbon (Bizkaia, Hego Euskal Herria) amaituko da, 11 egunez jarraian Euskal Herri osoa zeharkatu ondotik.
Korrika bigarren egunean iritsiko da Oibarrera, hau da, martxoaren 20an, ostiralarekin, 21:34an. Hala ere, Zangoza eta Oibar arteko errepidean Oibarko hainbat kolektibok eramango dute lekukoa euren kilometroetan (behean erantsitako 2. kartela).
Egun horretarako dagoeneko dena prest dago eta Oibarko Korrika Batzordeak hainbat ekitaldi antolatu ditu arratsalderako, jarraian agertzen den 1. kartelean zehazten direnak.
Azkenik, jakinarazi nahi da azken orduetan sartu garela Frontoi Tabernan 6 €-an petoak erosi ahal izateko (behean erantsitako 3. kartela).
https://aibar-oibar.org/wp-content/uploads/2026/03/image-600-4ef488a104febda2878e18c4422df265.jpeg688600adminhttps://aibar-oibar.org/wp-content/uploads/2019/12/AytoAibarlogo-1.pngadmin2026-03-18 10:49:592026-03-18 11:24:4924. KORRIKA ABIATZEAR, MARTXOAREN 19TIK 29RA
Datorren larunbatean, martxoak 7, 18:00etan, IX. Azoka Solidarioaren amaiera ekitaldia egingo da, aurten ZAPOREAKekin elkarlanean.
Ekitaldian zehar aurtengo edizioa nola joan den aurkeztu eta zehaztuko da, ondoren, Zaporeak elkartearen komunikatu bat irakurriko da, bildutako diruarekin txekea sinbolikoki entregatuko delarik. Amaieran, musika emanaldia izango da Jesus Aiesa, Koldo Pastor eta Gorka Oizaren eskutik, askari autogestionatu batekin batera.
Herritar guztiak gonbidatzen ditugu ekitaldi honetan parte hartzera eta irabazi-asmorik gabeko erakunde honi babesa adieraztera.
https://aibar-oibar.org/wp-content/uploads/2025/11/SOCIAL-ZAPOREAK.jpg5001000adminhttps://aibar-oibar.org/wp-content/uploads/2019/12/AytoAibarlogo-1.pngadmin2026-03-02 22:33:372026-03-02 22:35:49IX. AZOKA SOLIDARIOAREN AMAIERA EKITALDIA
Utilizamos cookies para optimizar nuestro sitio web y nuestro servicio.
Funcional
Always active
The technical storage or access is strictly necessary for the legitimate purpose of enabling the use of a specific service explicitly requested by the subscriber or user, or for the sole purpose of carrying out the transmission of a communication over an electronic communications network.
Preferencias
The technical storage or access is necessary for the legitimate purpose of storing preferences that are not requested by the subscriber or user.
Estadísticas
The technical storage or access that is used exclusively for statistical purposes.The technical storage or access that is used exclusively for anonymous statistical purposes. Without a subpoena, voluntary compliance on the part of your Internet Service Provider, or additional records from a third party, information stored or retrieved for this purpose alone cannot usually be used to identify you.
Marketing
The technical storage or access is required to create user profiles to send advertising, or to track the user on a website or across several websites for similar marketing purposes.