SAN ROKE JAIETAKO EGITARAUA 2026
Oibarko Udalak 2026ko abuztuko jaietarako egitaraua aurkezten du. Bertan, herriko elkarte, bizilagun zein kultura-talde ugarik parte hartzen du. Udaletik lan guztia balioan jarri eta horien guztien inplikazioa eskertu nahi dugu, baita udal langileek jaien aurretik, bitartean eta ondoren egiten dutena ere.
Aurten, gainera, sortu berri den Oibarko Talde Feministak egindako ekarpena nabarmendu behar da, eraso matxisten aurkako protokoloa prestatu eta sozializatzeagatik.
Programa fisikoak egun hauetan zehar etxeetara iritsiko dira. Era berean, oibartar guztiei jai zoriontsuak izatea opa diegu.




Leave a Reply
Want to join the discussion?Feel free to contribute!