2026ko IGERILEKUEN DENBORALDIAREN HASIERA
Igerilekuen denboraldia datorren ekainaren 13an hasi eta irailaren 13an amaituko da. Bainatzeko ordutegia 11:00etatik 15:00etara eta 15:45etik 20:30era izango da.
Instalazioetara sartzeko, beharrezkoa izango da abonu edo eguneko sarrera bat aurkeztea. Abonuak Udal bulegoetan erosi ahal izango dira gaurtik aurrera, ekainak 8, astelehena, eta salbuespen gisa, igerilekuetako instalazioetan bertan.
Jarraian, instalazioak erabiltzeko arauak eta tasak eransten dira.


