Oibarko Auzolan Konpartsa
Oibarko Auzolan Konpartsa, herrian erraldoien konpartsa bat egiteko ideiatik jaio zen. Espezialitate ezberdinetako boluntario askoren elkarlanari eta borondateari esker sortu zen, horregatik jarri zitzaion ezin aproposagoa den “Auzolan” izena, horrela deitzen baitziren antzina elkarlanean egiten ziren eta herriaren ongizatea helburu zuten lanak. Pertsonaiek Oibarko iragana eta kulturarekin harremana dute: Pla, herriko pertsonaia aski ezaguna, Duleroa, Campolengoko Sorgina eta Emakume Rurala. Taldea osatu zuten pertsonek, hainbat pauso dantzatzen ikasi ondoren erraldoiei bizitza eman diete, eta 2019an taldearen 25. urteurrena ospatu dute.