Txiki Banda
Txiki Banda sortu zenean, helburu nagusia musikari txikienei beren ikasketetako lehenbiziko urteetan kontzeptu musikal oinarrizkoenak irakastea zen. Gurasoen borondateari esker eta, bereziki, Rakel Arbeloa Ayesa lehenbiziko zuzendariari esker, herriko funtsezko bandetako bat bilakatu zen. Egun, Mikel Uriz Mata da zuzendaria, eta hasierako ikaskuntza eta elkarbizitza printzipioak mantentzen ditu Txiki Bandan, haurrei Oibarko Bandan sartzeko prestakuntza eskainiz.
30 haur baino gehiagok osatzen dute, eta urtero hainbat eguneko ateraldia egiten dute, abuztuko kontzertuaren aurretik. Eguberrietan beste kontzertu bat egiten dute, arrakasta handia izan ohi duena.