“Doña Sancha de Aibar” Antzerki Taldea
Telefonoa: Mª Teresa Ayesa 686 015 176
18 kide inguruz osatutako talde misto hau, irabazi asmorik gabekoa, 2010ean sortu zen, 2017ra arte elkarte bezala eratu ez zen arren. Oihane Andueza autorearen obrak interpretatuz hasi ziren eta Ion Barbarin zuzendariarekin jarraitu. Azken honekin, hainbat tailer eta antzerki obra egin dituzte, guztiak Oibarren estreinatuak.
Gaur arte 10 obra baino gehiago aurkeztu dituzte, esaterako “Tay de cantar”, “El Quijote”, “Asamblea de mujeres”, “Sobre zarzas y marzas”, “La galleta Maria”, “Dádiva”, “Lady Alcayata y Don Pistón”, “Lorca por ti, Federico” etab.
Nabarmentzekoa da haien traiektoria ez dela soilik Oibarren zentratzen, Nafarroako beste hainbat herritan, besteak beste Zangozan, Mutiloan, Garesen eta Irunberrin izan baitira haien etengabeko lana eta talentua erakusten.
Egun, Mercedes Castaño da taldearen zuzendaria, zeinekin euren hirugarren obra aurkeztu duten eta Arístides Vargas-en “Pluma y La Tempestad” prestatzen ari diren.