Aritza Abesbatza
Marta Aldunate: 686 371 096
Helbide elektronikoa: coralaritza@gmail.com
1974an, Álvaro Aldunate Sadaren zuzendaritzapean, Teleclub Aritza Elkarteko afizionatu talde bat abesteko biltzen hasi zen. 1989tik gaurdaino aktiboan jarraitzen du eta, besteak beste, honakoak izan ditu zuzendari: Iñigo Aldunate, Nerea Aldunate, Fernando Otano eta, gaur egun, David Sánchez.
Abesbatzaren musika ekintzak izugarri areagotu dira azken urteotan, polifonia eta folklore bilduma zabal bat osatuz, edozein motako gertaeretara egokitzen diren programazioekin.
Oibarko Erdi Aroko Azoketan abesten dute eta, halaber, udaberriko eta Eguberrietako kontzertuetan. Gainera, herrian edo inguruko udalerrietan antolatzen diren bestelako ekitaldi kulturaletan parte hartzen du “Xabierreko Lurrak” Partzuergo Turistikotik, Sahara edo Kamerunentzako ongintzako kontzertuetan parte hartuz eta, halaber, era altruista batean “A un paso” dokumentalerako hainbat abestiren grabaketan. Kontzertu ugari egin ditu, besteak beste Nuevo Baztan-en (Madril), Astigarragan (Gizpuzkoa) eta X Aplec Nadalenc-en (Castellón).
Egun, Aritza Abesbatza 33 ahots mistoz osatuta dago, eta kide guztiek Oibarren dituzte erroak.