Oibarko Banda
Musikak Oibarko kaleetan historia eta oihartzun luzea izan du. Aspaldidanik entzun izan da instrumentu zaharren soinua gure herriko jai eta ospakizunetan.
Gaur egun, Oibarko Banda da lehen atsedenik gabe bidegurutzetik “El Portegao” arte erronda egiten zuten Txarangen eta Elkarteen oinordekoa. Egun, 50 musikari baino gehiago ditu, guztiak Oibarren errotuak. Interpretatzen dituzten obren zailtasuna gutxinaka areagotuz joan da, belaunaldi berrien ikasketa musikal aurreratuei esker.
Bandak hainbat lekutara egin ditu emanaldiak, adibidez, Murtzian, Madrilen, Ampostan edo Barbastron. Jaietako eta Eguberrietako kontzertu klasikoez gain, kalejirak egiten ditu Olentzerorekin, Errege Magoekin, Inhauterietan, etab.