Oibarko Auzolan Konpartsa
Oibarko Auzolan Konpartsa, herrian erraldoien konpartsa bat egiteko ideiatik jaio zen. Espezialitate ezberdinetako boluntario askoren elkarlanari eta borondateari esker sortua, Auzolan izena jartzea erabaki zen; izan ere, hori da behinola elkarlanean egiten ziren eta herriaren ongizatea helburu zuten lanek hartzen duten izena.
Konpartsa osatzen duten pertsonaiek Oibarko iraganarekin eta kulturarekin harremana dute: Pla, herriko pertsonaia aski ezaguna, Duleroa, Campolengoko Sorgina eta Emakume Rurala. Taldea osatu zuten pertsonek hainbat pauso dantzatzen ikasi ondoren, erraldoiei bizitza eman eta 2019an taldearen 25. urteurrena ospatu zuten.