2024 URTERAKO TASAK EGUNERATUTA
2023ko abenduaren 22an egindako osoko bilkuran 2024ko tasak eta prezio publikoak aho batez onartu ziren. Hurrengo dokumentuan kontsulta daitezke.
This author has not written his bio yet.
But we are proud to say that admin contributed 558 entries already.
2023ko abenduaren 22an egindako osoko bilkuran 2024ko tasak eta prezio publikoak aho batez onartu ziren. Hurrengo dokumentuan kontsulta daitezke.
Zangozako turismo-bulegotik, Turismoaren Lurralde Garapen Jasangarriko Zerbitzuaren bitartez, Nafarroako Landa Turismoko Ekintzailetza Programari buruzko informazioa bidali dute, Nafarroako landa-eremuetan turismo-negozio bat sortu nahi duten pertsonei zuzendua. Izena emateko epea martxoaren 31n amaituko da.
Udaberria iristear dago eta Artamendia Aventurak jada irekiera data iragarri du. Hainbat hilabeteren ondoren, parkeak datorren martxoaren 28an bere jarduna berrartuko du. Apirilaren 6tik aurrera asteburu eta jaiegun guztietan uda arte bisitatu ahal izango bada ere, aipatu beharra dago martxoaren 28tik apirilaren 2ra aldi oro erabilgarri egongo dela. Aldi berean, Artamendia Aventurak erreserbatzeko honako baldintza […]
Oibarko Udalak aurreko otsailean egin zuen eskaera, eta, neurri handi batean, herrian dauden elkarte eta dinamika ugariei esker hautatua izan da. Datorren martxoaren 19an aurkezpen-bilera bat egingo zaio udalbatzari, eta, ondoren, ordubete inguruko elkarrizketak egingo zaizkie elkarte, kolektibo, eragile dinamizatzaile edota «giltzarri» diren pertsonei. Elkarrizketei esker elkarrizketatzaileek ahalik eta hobekien eta ikuspuntu desberdinetatik ulertu ahal […]
Gaur hasi da Irundik Baionaraino Euskal Herri osoa zeharkatuko duen 23. Korrika. 16:00etan eman zaio hasiera euskararen aldeko ibilaldi arrakastatsuari, eta Oibarrera larunbat honetan bertan helduko da, goizeko 07:36an. Hala ere, Zangozatik atera bezain laster gure herriko hainbat kolektibok ekingo diote lekukoa eramateari. Egun horretarako dena prest dago jada eta Oibarko Korrika batzordeak egitarau xumea […]
Martxoaren 8an, ostiralean, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da; hori dela eta, Udalak ekitaldi bat antolatu du Plazan. 12:00etan hasiko da hura, elkarretaratze batekin eta ondoren komunikatu bat irakurriz. Oibarko Ikastetxe Publikoak ere parte hartuko du, deitutako kontzentraziora bertaratuz eta ikasleek prestatutako emanaldia eskainiz. Martxoaren 9rako emakume talde batek herri bazkaria antolatu du Frontoi tabernan, eta […]
«El Toril» Jubilatuen Klubak Zaragozara egun bateko bidaia antolatu du apirilaren 5erako, ostirala. Bidaiaren plangintza honako hau da: 8:00h Irteera Oibarretik autobusez. Pilar Basilikara eta Seora bisita; ondoren, ibilbidea alde zaharretik. Aisialdia eta bazkaria jatetxe batean. Arratsaldean, bisita panoramikoa hiritik eta Aljaferian bisita gidatua. Prezioa 50€-koa da bazkideentzat eta 60€-koa bazkide ez direnentzat. Beharrezkoa da […]
Proba martxoaren 2an, larunbatean, izango da. 4 Muga klubak Nafarroako Caja Rural BTT Koparen laguntzarekin antolatutako proba honek, kategorien arabera bereizitako bi txanda izango ditu: 10.00h Emakumezkoen kategoria, kadeteak eta 40 eta 50 Masterrak. 12.00h Junior kategoria, 30 Master, Elite eta 23 urte azpikoak. Zirkuituak erritmo-aldaketa asko ditu, eta eremu tekniko naturalak zein artifizialak tartekatuko […]
Joan den otsailaren 16an amaitu zen “Irudi-laborategia. Artearen historiari hackeoa” emakumeen tailerra, Udaletxeko gizarte-langileak eta Silvia Ayerra artistak antolatu dutena. Jarduera hau Nafarroako Berdintasunerako Institutuak jasotako laguntzari eta Udalaren fondoei esker aurrera eraman da. Parte-hartze prozesua abenduan hasi zen, eta urtarrilean eta otsailean proiektu feminista honi forma eman zaio. Landutako guztia harategian eta kontsultategian jarritako […]
Datorren igandean, otsailak 25, ohiko “Oibarko Mendi Lasterketa” ospatuko da, 4 Mugas/4 Muga Klubak antolatua. Duela gutxi, 4 Muga txirrindularitza taldea eta Mendi Lasterketaren Antolakuntza batu egin ziren, kolektibo bakar batean bilakatuz. Aurtengo lasterketak 2 ibilbide izango ditu: Ibilbide laburra: 10.5 km eta 400 m-ko desnibela. Ibilbide luzea: 18 km 850 metro positiboekin. Biek gure […]
Plaza Consistorial
Sancha de Aibar, 1
31460 Aibar, Navarra
Tel: 948 877 005
info@aibar-oibar.org