ABIAN DA OIBARKO ETXEBIZITZA ETA LOKAL HUTSEI BURUZKO AZTERLANA
Joan den maiatzaren 30ean jakinarazi zen Oibarko Udala, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin (NUP) elkarlanean, azterlan bat egiten ari zela gure udalerriko etxebizitza eta lokal hutsen egoera hobeto ezagutzeko asmoz. Funtsezko proiektua da herria biziberritzen, gure baliabideak hobeto aprobetxatzen eta despopulazioaren aurka borrokatzen lagunduko duten estrategiak planifikatze aldera. Jerónimo Peláez Álvarez ADEko eta NUPeko Zuzenbideko ikaslea da […]

