Banda Txikia
Banda Txikia sortu zenetik, helburu nagusia musikari txikienei beren ikasketetako lehenbiziko urteetan kontzeptu musikal oinarrizkoenak irakastea eta praktikan jartzea izan da. Gurasoen borondateari esker eta, bereziki, Rakel Arbeloa Ayesari esker, herriko funtsezko kolektibo kultural bat bilakatu da. Azken urteotan Mikel Úriz Mata zuzendaria izan ondoren, egun, Julen Burgueteren gidaritzapean jarduten du bandak. Banda Txikiaren hasierako ikaskuntza eta elkarbizitza printzipioak mantentzen jarraitzen dira, eta esan daiteke Oibarko Bandan sartu aurretik haurrek eman ohi duten pausua dela.
20 haur baino gehiagok osatzen dute, eta urtero, abuztuko kontzertuaren aurretik, hainbat eguneko ateraldia egiten dute. Gabonetan beste kontzertu bat eskaintzen dute ere, arrakasta handia izaten duena.