Oibarko mendi-maratoi erdia
http://mediamaratonaibar.blogspot.com
Oibarko mendi-lasterketa Nafarroako garrantzitsuenetako bat bilakatu da. 2017an sortua herriko korrikalari eta mendizale batzuen ekimenez, urtero gutxinaka hazi da, bidezidorrez jositako eta paisaia pribilegiatuez inguratutako ibilbidea eskainiz.
Bi distantzia ezberdin ditu. Lasterketa luzea, 21 km-koa eta 1000 metroko desnibel positibo metatuarekin, eta lasterketa motza, 13 km-koa eta 600 metroko desnibel positibo metatuarekin. Nafarroako trail-korrikalari hoberenetarikoak erakarri ditu, esaterako Xabi Zarranz, Víctor Amatriain, Edurne Vicente edo Alberto Azparren oibartarra.
100 boluntario baino gehiagorekin, antolaketak eta ibilbideak kritika arras positiboak izan dituzte. Lasterketa otsaileko azken asteburuan egiten da, eta Nafarroako trail-aren egutegiko lehenbiziko proba inportantea da.