Oibarko Banda
Musikak Oibarko kaleetan historia eta oihartzun handia izan du. Aspaldidanik entzun izan da instrumentu zaharren soinua gure herriko jai eta ospakizunetan.
Gaur egun, Oibarko Banda lehen atsedenik gabe bidegurutzetik “El Portegao”-raino erronda egiten zuten Txarangen eta Elkarteen oinordekoa da. Egun, 40 musikari baino gehiago ditu, guztiak Oibarren errotuak. Interpretatzen dituzten obren zailtasuna gutxinaka areagotuz joan da, belaunaldi berrien ikasketa musikal aurreratuei esker.
Bandak hainbat lekutan eman ditu kontzertuak, adibidez, Murtzian, Madrilen, Ampostan edo Barbastron. Jaietako eta Gabonetako kontzertu klasikoez gain, kalejirak egin ohi ditu, besteak beste, Olentzero egunean, Errege Magoen harreran, Inhauterietan eta Jai txikietan.
Ikerketa baten ondorioz, 2022. urtean Oibarko Bandak 125 urte bete zituela ondorioztatu zen. Hala, urteurrena ospatzeko egun bat antolatu zuten; gainera, emanaldi eta ekintza ugari ere egin zituzten urte horretan.
2006tik, zuzendaria Asier Arbeloa Aldunate da.