Motoclub 4-40
San Juan auzoa, 21
Telefonoa: 948 879 334 / 619 371 187
Motoclub 4-40 herrian ibilbide luzea duen eta mendiko motorzaleez osatutako taldea da. Hasieran, maiatzeko jaietan egiten zen moto-krosa antolatzen zuten. Urte batzuk beranduago, moto-krosa utzi eta Cross Country antolatzen hasi ziren eta, azkenaldian, Enduroa egiten du, Oibarrera Nafarroako eta inguruko dozenaka pilotu erakarriz. Aldi berean, urtero herrian egiten den eta euskal-nafar Enduro lehiaketarako puntuatzen duen lasterketa ikustera etortzen diren ehunka zale gerturatzea lortzen dute.