“Doña Sancha de Aibar” Antzerki Taldea
Telefonoa: Mª Teresa Ayesa 686 015 176
18 kide inguruz osatutako talde misto hau, irabazi asmorik gabekoa, 2010ean sortu zen, nahiz eta 2017ra arte ez zen elkarte bezala eratu. Oihane Andueza autorearen obrak interpretatuz hasi ziren; gerora, Ion Barbarin zuzendariarekin jarraitu zuten. Azken honekin, hainbat tailer eta antzerki obra egin dituzte, guztiak Oibarren estreinatuak.
Gaur arte 10 obra baino gehiago aurkeztu dituzte, esaterako, “T’ ay de cantar”, “El Quijote”, “Asamblea de mujeres”, “Sobre zarzas y marzas”, “La galleta María”, “Dádiva”, “Lady Alcayata y Don Pistón”, “Lorca por ti, Federico”, etab.
Nabarmentzekoa da haien traiektoria ez dela soilik Oibarren ardazten, baizik eta Nafarroako beste hainbat herritan ere egon direla. Besteak beste, Zangozan, Mutiloan, Garesen eta Irunberrin izan dira haien etengabeko lana eta talentua erakusten.
Egun, Mercedes Castaño da taldearen zuzendaria.