Aritza Abesbatza
Marta Aldunate: 686 371 096
Helbide elektronikoa: coralaritza@gmail.com
1974an Álvaro Aldunate Sadaren zuzendaritzapean, Teleclub Aritza Elkarteko afizionatu talde bat abesteko biltzen hasi zen. 1989tik gaurdaino aktiboan jarraitzen du eta, besteak beste, honakoak izan ditu zuzendari: Iñigo Aldunate, Nerea Aldunate, Fernando Otano, David Sánchez eta Miriam Guillén Berná.
Abesbatzaren musika ekintzak izugarri areagotu dira azken urteotan, polifonia eta folklore bilduma zabal bat osatuz, edozein motako gertaeratara egokitzen diren programazioekin.
Udaberriko eta Gabonetako kontzertuak eskaintzen ditu. Gainera, herrian edo inguruko udalerrietan antolatzen diren bestelako ekitaldi kulturaletan parte hartzen du; hala nola, “Xabierreko Lurrak” Partzuergo Turistikoan, Sahara edo Kamerunentzako ongintzako kontzertuetan. Kontzertu ugari egin ditu, besteak beste, Nuevo Baztan-en (Madril), Astigarragan (Gipuzkoa) eta X Aplec Nadalenc-en (Castellón).
Egun, Aritza Abesbatza 25 bat ahots mistoz osatuta dago eta zuzendaria Álvaro Blasco zangozarra da.