OIBARKO VII. AZOKA SOLIDARIOAREN AMAIERA EKITALDIA
Joan den larunbatean Oibarko VII. Azoka Solidarioaren amaiera ekitaldia egin zen Udaletxeko bulegoetan. Edizio honetan 8.993€ biltzea lortu da, txeke gisa ANECS elkarteari eman zaizkionak. Aipatutako elkartea aukeratua izan da azoka solidarioaren aurtengo diru-bilketa dohaintzan emateko.
Bestalde, ANECSek detaile bat eman zion Oibarko Udalari bere lankidetza eskertu nahian.
Azkenik, auziarekin kolaboratzeko, Oibarko Udalak Nafarroako gourmet produktuekin betetako hiru saski eman eta momentuan bertan zozketatu ziren.