D MAILAKO GEROKULTOREEN ZERRENDA SORTZEKO OPOSIZIOA DEITU DA
Oibarko Udalak aldi baterako D mailako gerokultoreen zerrenda sortzeko oposizioa deitu du. Helburua Eguneko Zentroan sor daitezkeen behin-behineko beharrei (ordezkapenak, bete gabeko lanpostuak, bajak, oporrak, zereginen pilaketa…) erantzutea da.
Lanpostuak Nafarroako Administrazio Publikoetako langileentzat ezarritako D mailako hasierako soldata izango du, baita Oibarko Udalaren Plantilla Organikoan ezarritako osagarriak ere.
Lanpostu honetara aurkezten direnen onartzeko baldintzak eta eskabidea egiteko agertu beharreko dokumentuak albistearen amaieran erantsi dugun datu-basean zehazten dira.
Prozesuan parte hartu nahi duten pertsonek Oibarko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dute eskabidea, aurrez aurre edo egoitza elektronikoaren bidez, baita Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas delakoaren urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide erabiliz ere.
Eskaera ez bada zuzenean Oibarko Udaleko Erregistroan aurkeztu, eraginkortasun administratiboko arrazoiengatik, horren berri eman beharko zaio Udalari ayuntamiento@aibar.es helbide elektronikoaren bidez, betiere eskabideak aurkezteko ezarritako epearen barruan.
Eskabideak aurkezteko epea 7 egun baliodunekoa izango da, deialdi hau Iragarki-taulan eta Oibarko Udalaren web-orrian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.