KALDERETEAK ETA JAIOBERRIEI ZAPIEN EZARPENA
Gaurtik, uztailaren 16tik, eta datorren abuztuaren 5era arte, kuadrillek izena eman ahal izango dute abuztuaren 19an, asteazkenarekin, Frontoian egingo diren kaldereteetan.
Beste urte batzuetan bezala, pertsona bakoitzeko 2€ ordaindu beharko dira izena emateko; izan ere, lozazko platerak, altzairu herdoilgaitzezko mahai-tresnak, uretarako pitxerrak, erretiluak eta entsalada-ontziak eta edalontziak erabiliko dira.
Bestalde, epe berean, azken urteko jaioberriak inskribatu ahal izango dira, txupinazoaren aurreko uneetan zapiak ezartzeko.
Horretarako, izen-emateak aurrez aurre edo Udaletxeko bulegoetara deituz egin ahal izango dira.
Inola ere ez da ezarritako epetik kanpo inskripziorik onartuko, are gehiago baxera aldez aurretik eskatu behar denean.




Leave a Reply
Want to join the discussion?Feel free to contribute!