2026KO SAN PEDRO JAIETAKO EGITARAUA
Jarraian, ekainaren 26, 27 eta 28an izango diren 2026ko San Pedro jaietarako egitaraua aurkezten da.
Paperezko programak atzo eta gaur banatzen ari dira.
Hainbat dira aurtengo nobedadeak. Lehenik eta behin, Topaketa gastronomikoa kendu egin da, non boluntarioek beren tortillak egiten zituzten, azken edizioetako parte-hartze txikiagatik. Ekitaldi horren ordez puzgarriak eta Laser Tag jarduera jarri dira, aurreko aldietan oso harrera ona izan duena.
Era berean, Kuadrillen Batzordeak herri bazkaria antolatu du larunbat eguerdirako. Ondoren, Plazan “Tardeo Géminis” egongo da Dj Nagororekin. Bestetik, Jubilatuen Klubak Paella jana egingo du Entzutegian igande eguerdian, eta bazkalondoa Acordeonista Vixentek girotuko du.
Azkenik, igande goizean Auzolan Konpartsak kalejira egingo du Oibarko kaleetatik, eta Bandak gauza bera egingo du ostiralean eta larunbatean lehenengo dantza saioa amaitutakoan.





Leave a Reply
Want to join the discussion?Feel free to contribute!