“SARGANTANA” HAUR-ESKOLAREN IREKIERA ETA AURREMATRIKULA
Haur-eskola berria Oibarren!
Oibarko Sargantana Haur Eskola hemen da eta 2026-2027 ikasturtean ateak irekiko ditu.

Informazio orokorra:
- 2024ko urtarrilaren 1etik 2026ko maiatzaren 11ra bitarte jaiotako haurrentzat*.
- Lanaldi osoko 10 plaza eskainiko ditu, jantoki-zerbitzuarekin. 10 eskaera baino gehiago egonez gero, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ezarritako araudian ezarritako onarpen-irizpideei jarraituko zaie.
- Hizkuntza-eredua: mistoa (euskara eta gaztelania).
- Sartzeko eta irteteko ordutegia malgua izango da, eta baliabidea 08:00etatik 16:00etara irekita egongo da. Inolaz ere ezingo dira 7 ordu baino gehiago egon.
- Jantokia: matrikulatzen diren familia guztientzako jantoki-zerbitzua eskainiko da.
- Tarifak: doako eskolatzea eta errentaren araberako jantoki-zerbitzua.
*Izena emateko beharrezkoa da 16 aste beteta izatea. Plaza hutsak geratzen badira, adingabeek 16 asteak betetzen dituzten unean eskuratu ahalko dute plaza.
Kokapena
Haur-eskola Oibarko San Pedro kaleko 5. zenbakian dago, eta sarbide zuzena eta irisgarria du. Eguneroko jarduerak egiteko gela bat, atseden-gela bat eta aire zabaleko espazio bat (jolas-patioa) ditu.
Matrikulazio epeak
- Otsailaren 23tik martxoaren 6ra: aurrematrikularen eskaera egiteko epea.
- Maiatzak 5: onartuen behin-behineko zerrendaren argitaratzea.
- Maiatzaren 6tik 12ra: erreklamazioak eta zuzenketak egiteko epea.
- Maiatzak 15: EDUCAn onartuen behin betiko zerrendaren argitaratzea.
- Maiatzaren 18tik 22ra: matrikulazioaren formalizatzea.
Ate irekiak
- Zure seme-alaba aurrematrikulatu nahi baduzu, eskola bisitatu eta zalantzak argitu ditzakezu otsailaren 25ean, aurrez hitzordua eskatuta 652 428 724 telefonoan.
Eskaerei eta aurrematrikulari buruzko informazioa
Aurrematrikula egiteko moduak:
- Familiak berak, mugikor edo ordenagailu bidez, EDUCA atarian: https://educa.navarra.es/
- Laguntza gisa, aurrez hitzordua eskatuz 652 428 724 edo 948 877 005 telefonoan (Oibarko Udala) 08:00etatik 14:00etara.




Leave a Reply
Want to join the discussion?Feel free to contribute!