HAUR ETA NERABE PARTE-HARTZE TALDEAREN SORRERA
Jarraian, Oibarren haurren eta nerabeen parte-hartzea sustatzeko proposamen berria aurkezten da.
«Azken urte erdi honetan haurrekin eta gaztetxoekin lan egin ondoren, garrantzitsua ikusten dugu merezi duten protagonismoa eta lekua ematea eta, aldi berean, ahotsa eta herrian parte hartzeko aukerak ematea.
Hori dela eta, urrian Haur eta Nerabe Parte-Hartze Taldeari hasiera emango zaio, non bai txikiak bai nerabeak elkartu ahal izango diren, herrian zer eta nola nahi duten erabakitzen hasteko. Horrez gain, herriko kide sentitzea, genero eta adinen arteko kohesioa, inklusioa eta talde lana sustatzeko jarduerak egingo dira, baita aisialdiko eta denbora libreko jarduera osasungarriak ere.
Dinamika hau herriarekin eta bertako jendartearekin konprometituta dagoen gazteria aktiboa eta parte-hartzailea sustatzeko abiapuntua izatea nahi dugu.
Bestalde, uste dugu komunitatearen inplikazioa ezinbestekoa dela haurrak eta nerabeak babesteko eta prebenitzeko. Horregatik, interesa duten pertsonei teknikariekin harremanetan jartzeko gonbidapena egiten diegu.
Parte-hartze taldeak bi asteburu jarraian eta atseden asteburu bat izango ditu horiek guztiak asteburuetan eta doahinik izango direlarik. Hala, hasiera urriaren 10eko asteburuan izango da.
* Taldeak zehazteke daude izen-emateen arabera; adinak alda daitezke. Gazte+-en kasuan, inskripzioen arabera baloratuko da eguna.
IRATXOAK (2019-2016) ETA GAZTE TXIKI (2015-2012). Larunbat arratsaldeetan:
- URRIA: 11 eta 18
- AZAROA: 1, 8, 22 eta 29
- ABENDUA: 13 eta 20 (Gabonetako oporretan jarduerak egiteko egun gehiago elkartzeko aukera)
GAZTE+ (2011-2008). Ostiral arratsaldeetan edo larunbatetan (izen-emateen arabera):
- URRIA: 10, 17 eta 31
- AZAROA: 7, 21 eta 28
- ABENDUA: 12 eta 19 (Gabonetako oporretan jarduerak egiteko egun gehiago elkartzeko aukera)»






Leave a Reply
Want to join the discussion?Feel free to contribute!