LANDA EREMUKO ALOKAIRUKO ETXEBIZITZEI BURUZKO INKESTA
“Landa-inteligentzia” lankidetza-proiektuaren baitan, Nafarroako Tokiko Ekintza Taldeek (Cederna Garalur Elkartea, Erdialdea eta TEDER) etxebizitzari buruzko foro bat jarri dute abian Foru Erkidegoko landa-lurraldeetan.
Horretarako, lehenengo urratsa herritarrek herrietan etxebizitza bat eskuratzeko dituzten arazoak bertatik bertara ezagutzea da, eta online inkesta bat egin da: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeqXtZymvewTkJ0PjZfVFzT9JWqtYEg74xZUGlKc7fe5dQ7xQ/viewform
Landa-inteligentzia Cederna Garalur buru duen lankidetza-proiektua da, eta TEDER partzuergoek eta Erdialdeak ere parte hartzen dute. Proiektua Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasunak finantzatzen dute, 2014-2020 Landa Garapenerako Programaren barruan.