SOROSLEEN ETA HARRERAGILEEN KONTRATAZIOA
Igerilekuen denboraldia gertu dago eta Oibarko Udalak bertan lan egingo duten langileen bila dabil. Zehazki, bi sorosle eta beste bi harreragile behar dira; azken hauek igerilekuetako sarreraz eta haren garbiketaz arduratuko dira.
Sorosle izateko interesa duten pertsonek irizpide hauek bete behar dituzte:
- Langabezian eta NLn izena emanda egotea “sorosle edo antzeko” kategorian.
- Langabezian eta NLn izena emanda egotea enplegu-eskatzaile gisa.
- Sorosle titulua edo antzekoa izatea.
- Desfibriladoreak erabiltzeko formakuntza egiaztatzen duen Osasun Sailaren ziurtagiria.
Era berean, harreragile izateko interesa duten pertsonek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Langabezian eta NLn izena emanda egotea enplegu-eskatzaile gisa.
- Eskola-graduatua edo funtsezko gaitasunen II. mailako titulazioa.
Aipatutako irizpideak betetzen dituzten eta Nafar Lansaren izena eman ez duten pertsonek Agoitzeko bulegoan inskribatu beharko dira.
Agoitzeko enplegu agentzian izena emateko epea ostiral honetan amaituko da (2024ko maiatzaren 3an).
Informazio gehiago hurrengo estekan.