YAMAGUCHIKO PREFEKTURAKO ORDEZKARITZAK OIBAR BISITATU DU
Yamaguchiko prefekturako ordezkaritza Nafarroan izan da egunotan, anaitasun akta sinatu zenetik 20 urte bete direla eta. Atzo, Xabierko Gaztelura egindako bisitaren ondoren, Oibarrera bazkaltzera hurbildu ziren eta herria ezagutzeko aukera izan zuten. Kiko Martinez alkatea haiekin egon zen eta, bisita eskertzekotan, zapiak banatu eta gure herriari buruzko liburu bat oparitu zizkien.
Bazkaria Zabaletan izan zen, non hainbat gairen inguruan hitz egiteko aukera izan baitzuten; besteak beste, Oibarko historia, euskara eta auzolana bezalako gizarte ekimen tradizionala izan zituzten hizpide. Gauzak horrela, bisitariek euren egonaldiaren oroitzapen polita eta atsegina eraman zuten. Aipatu beharra dago Nafarroako Gobernuko Kanpo Harremanetarako zuzendari nagusia den Sergio Pérez García ere bertan izan zela.
Hona hemen ordezkaritza osorik, zapiak eta Oibarko liburua entregatu ostean.