VII. ARGAZKI LEHIAKETAREN EMAITZA
Urtero bezala, “Aibar/Oibar iruditan” VII. Argazki Lehiaketako epaimahaia bildu egin da bere erabakia emateko. Aurten, epaimahaia udalbatzako kideek osatzeaz gain, argazkilaritzari buruzko ezagutza duten Oibarko bizilagunek ere parte hartu dute.
Epaimahaiak erabaki du lehiaketaren lehenengo saria Amaia San Martín Chalerrentzat izatea, “Saltan chispas en San Pedro” argazkiagatik, eta bigarren saria Ana Bernardo Gonzalezentzat, “Verdeando” argazkiagatik.
Era berean, 2025. urteko egutegia irudikatuko duten argazkiak aukeratu dira. Egutegia abenduan egongo da eskuragarri, etxebizitza bakoitzeko doako egutegi bat jaso ahal izango da, eta 3€ ordaindu beharko dira hurrengo unitateengatik.
Lehiaketaren sariak banatzeko ekitaldia eta argazkien erakusketa abenduaren 15ean egingo da, 18:00etan, Frontoi Tabernan.
Azkenik, epaimahaiak nabarmendu nahi du edizio honetan emakumeen parte-hartzeak gora egin duela, baita aurkeztutako argazkien kalitatea ere.
Leave a Reply
Want to join the discussion?Feel free to contribute!