RURAL FEST: MOODEAN JARRI!
Datorren urriaren 26ko goizean zehar Oibarko Álvaro Aldunate Sada Entzutegian Nafarroako landa-eremuan bizi, lan egin eta gozatzearen inguruko ospakizuna burutuko da. Ekitaldia doakoa izango da eta bertan gazte talentua, azoka, zuzeneko musika, arte zein kirol tailerrak eta beste hainbat gauza egongo dira. Finean, ikasteko, gozatzeko eta partekatzeko ekimena izango da.
Gainera, gaztea bazara eta negozio edo elkarterik baduzu, parte hartu jaialdiaren azokan zure produktu edo zerbitzuarekin. Aktibatu RURAL MOOD eta zatoz gozatzera RURAL FESTen. Ez galdu!