OIBARKO EGUNEROKO KOLEKTIBOA – LANDARTE
Jakina denez, Oibar LANDARTE 2024 programarako hautatua izan zen. Landarte Nafarroako Gobernuko Kultura Sailaren programa bat da, eta herri txikienetan arte garaikidearen inguruko parte-hartze prozesuak garatzen saiatzen da.
Joan den ekainaz geroztik, Peru Galbete artista Oibarko hainbat kolektiborekin eta hainbat pertsonarekin bildu da gure herriaren errealitatea ezagutzeko. Lan horri esker, «Oibarko Eguneroko Kolektiboa» garatzeko ideia sortu da, nahi duen orok parte hartzen ahal duena. Horretarako, testu txiki bat egin behar da lehenengo pertsonan, eta urriaren 7ra arte bidal daiteke.
Jarraian, parte hartzeko irizpideak zehazten dira:
• Aukeratu data bat: urtea/hilabetea/eguna – iraganekoa izan daiteke (edo etorkizunekoa, asmatu zer gertatuko den).
• Idatzi testu labur bat (edo bidali audio bat) egun horretan zer gertatu den kontatuz, nola sentitu zaren,… gertakizun pertsonal bat edo kolektiboa izan daiteke, biak interesgarriak dira.
• Baldintza bakarra Oibarren kokatuta egotea da.
• Gutxi gorabehera orrialde erdi bat, gehienez orrialde bat.
• Idatzi lehenengo pertsonan eta orainaldian.
• Ez jarri izenik, anonimoa da.
• Bidali posta elektronikoz (peru@perugalbete.com) edo WhatsApp bidez (611478471).
• Epea: urriak 7
• Beste proposamen batzuekin batera, bizipen hau Oibarko eguneroko kolektibo sonoroaren parte izango da.
Mila esker animatzeagatik!