JAIETAKO KARTEL LEHIAKETAREN EMAITZAK
Uztailaren 19an, ostirala, epaimahaia bildu zen 2024ko Jaiak iragartzeko Kartel Lehiaketari buruzko erabakia emateko.
Aurten, 18 urtetik beherakoen kategorian izandako parte-hartze ona nabarmendu beharra dago, non gehienak Gabriel Valentín Casamayor ikastetxeko ikasleak diren. Helduen kategorian, hainbat teknikatan egindako obrak mantendu dira.
- 18 urtetik beherako kategoria:
- Sari bat Eloy Azparren Onecarentzat «Al rojo vivo» lanagatik, 50 eurokoa.
- Sari bat Claudia Artieda Iberorentzat «El Baile» lanagatik, 50 eurokoa.
- Helduen kategoria: 300 euroko sari bakarra Irati Barber Sádabarentzat, «La chispa enció la flama de la fiesta» lanagatik.
Beste urte batzuetan bezala, 18 URTETIK BEHERAKOEN KATEGORIAKO parte-hartzaileek txupinazoaren aurretik (11:00etan) Udaletxean burutuko diren ekitaldietara gonbidatuta daude. Bertan, bi kategorietako irabazleei bezala, zapi bat oparitu eta dagokien saria emango zaie. HELDUEN KATEGORIAKO parte-hartzaileen obrak, aldiz, Udaletxeko 2. solairuan egongo dira ikusgai jaietan zehar.
Irati Barber Sádabaren «La chispa encendió la flama de la fiesta».

Eloy Azparren Onecaren «Al rojo vivo».

Claudia Artieda Iberoren «El Baile».
