HERRI BAZKARIAK OIBARKO JAIETAN
«EL TORIL» JUBILATUEN KLUBA
«El Toril» Jubilatuen Klubak bazkaria antolatu du abuztuaren 17an, larunbata, Jubilatuen Egunarekin batera.
- ORDUTEGIA: 14:30
- LEKUA: Álvaro Aldunate Sada Entzutegia
- MENUA:
- Zentrora: entsalada mistoa, pateak, muskuiluak tomatearekin eta otarrainxkak plantxan.
- Aukeran: entrecot piperrekin edo lupia txingarretan.
- Limoizko sorbetea.
- Postrea: gazta tarta edo tiramisua.
- Ardo beltza, gorria, zuria, sagardoa, gaseosa eta ura.
- Kafea eta txupitoa.
- PREZIOA: 18€ bazkideentzat eta 40€ bazkide ez direnentzat.
- INSKRIPZIOA: abuztuaren 5a baino lehen.
KUADRILLEN BATZORDEAK
Kuadrillen Egunean, abuztuaren 18an, bazkari autogestionatua antolatu dute Frontoian. Bertan parte hartzeko deia luzatu dute, baita haren ondoren herriko garito ezberdinetatik egingo den ronda koperara joateko ere. Bazkaria 15:00etan izango da.
CLUB DEPORTIVO AIBARÉS
C.D. Aibarés taldeak bazkari irekia antolatu du abuztuaren 20rako.
- ORDUTEGIA: 15:00
- LEKUA: Plaza
- MENUA:
- Hasierakoak: urdaiazpikoa eta solomoa
- Txorizoa sagardotan
- Bakailao tortilla
- Txuletoia txingarretan
- Gazta irasagarrarekin eta intxaurrak
- Ogia, ura, ardoa, kupela sagardoa eta kafea
- PREZIOA: 36€ (ES13 2100 5262 5121 0006 3425 kontu-zenbakian ordaindu izen-abizenak adierazita).
- INSKRIPZIOA: abuztuaren 12a baino lehen