HARRO HERRI OIBAR!
Aurten 23. Korrika martxoaren 14an Irunen hasi eta martxoaren 24an Baionan bukatuko da. Urtarrilaren 11n aurkeztu zuen AEK-k ibilbide osoa, 11 egunez eta 10 gauez 2.700 km zeharkatuko dituena. Oraingoan, berriz ere, Oibarretik igaroko da Korrika, hain zuzen, martxoaren 16an, larunbatean, goizeko 7:36an.
Hori dela eta, Zangozaldeko AEK-k bilera irekia antolatu du, non Korrikaren aurkezpena egiteaz gain, egun seinalatu horretan prestatu beharrekoez ere hitz egingo den. Kasedan, Zangozan eta Irunberrin jada bilerak egin ondoren, larunbat honetan gurean egitea tokatzen da, zeinari Artedan ostiralean egingo dena gehituko zaion.
Bilera 12:00etan Oibarko Udaletxean izango da.