ERREMONTE PARTIDUA OIBARREN
Oibarko Udalak, Euskal Jai Remonte Fundazioarekin batera, erremonte txapelketa antolatu du frontoian maiatzaren 5erako. Honakoa hamargarren edizioa izango da eta apirilaren 19tik uztailaren 30era arte iraungo du.
Txapelketa 17:00etan hasiko da eta hainbat partida jokatuko dira bertan. Sarreraren kostua 7€-koa izango da 16 urtetik gorakoentzat; etekina ANECS elkartearentzat joango da.