Irailaren 29az geroztik, egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.aibar.es/) eskuragarri daude GGKEen deialdiaren oinarriak, «Garapenerako Lankidetza %1» aurrekontu-partidan sartzen direnak, eta jarraian kontsulta daitezke.
Dokumentazioa 2025eko azaroaren 14a baino lehen aurkeztu behar da.
Udalak aditzera eman nahi du, 2025/09/16an Gaztetxea azken aldiz berrikusi ondoren, zikinkeria, utzikeria eta osasungarritasun-arazoak antzeman direla eta, beraz, espazioa aldi baterako itxiko dela.
Eraikin publiko horren egoerari soilik erantzuten dion erabakia aho batez eta aldi baterako hartu da. Hala, itxiera espazioa erabiltzeko baldintza egokietan, duinetan eta seguruetan egon arte mantenduko da. Udalak argi utzi nahi du mugimendu asanblearioari ematen dion babesa irmoa, beharrezkoa eta guztiz indarrean dagoela. Gure gazteen autogestio- eta partaidetza-eredu honek udalbatza honen babes osoa du, gizarte plural, jasangarri eta aldarrikatzailerako funtsezko balioak aitortzen baititu.
Era berean, Udalak inplikatutako pertsona eta kolektibo guztiekin hitz egiteko eta adostasuna lortzeko prest dagoela berresten du, Gaztetxea berriro elkartzeko, parte hartzeko, biltzeko eta erreibindikatzeko gune bizia izan dadin helburu komunarekin.
https://aibar-oibar.org/wp-content/uploads/2019/12/Gaztetxe6.jpg7501000adminhttps://aibar-oibar.org/wp-content/uploads/2019/12/AytoAibarlogo-1.pngadmin2025-09-19 10:35:072025-09-19 10:35:09GAZTETXEARI BURUZKO ALDI BATERAKO ERABAKIA
Jarraian, Udalak 2025eko San Roke jaietarako prestatu duen programa eransten da. Bertan, Oibarko elkarte ugarik parte hartzen dute, baita bizilagunek eta gainerako kultur taldeek ere. Udaletik eskertu nahi dugu horiek guztiak inplikatu izana eta Udaleko langileek egiten duten lana.
Era berean, oibartar guztiei jai zoriontsuak opa dizkiegu.
Oibarko Txoznak egun osoko egitarau berezia antolatu du abuztuaren 16rako: fritobermuta, dantzak, herri bazkaria, musika alternatiboa… Bazkaria 15:00etan izango da, 18€-an. Apuntatzeko, 622 84 80 26 telefonora idatzi behar da eta epea abuztuaren 5ean bukatzen da.
Abuztuak 18: “El Toril” Jubilatuen Kluba
Bestalde, astelehenean adinekoen txanda izango da. Hori dela eta, “El Toril” Jubilatuen Klubak ohiko bazkaria antolatu du Álvaro Aldunate Sada Entzutegian. 14:30ean izango da, 20€-an bazkideentzat eta 40€-an bazkide ez direnentzat. Jubilatuen Klubean izena emateko eta ordaintzeko epea abuztuaren 5ean bukatzen da.
Abuztuak 19: Kuadrillen Batzordea (mozorroak)
Kuadrillen egunerako, Kuadrillen Batzordeak bazkari autogestionatua antolatu du Frontoian, 15:00etan. Ondoren, arratsaldean, Gazte Txarangak girotutako erronda kopera egingo da. Azkenik. 22:30ean, eguneko programazioari Udaletxe Plazan egingo den herri afariarekin emango zaio itxiera.
Abuztuak 20: C.D. Aibarés
Iaz bezala, C.D. Aibarés futbol taldeak jaietako azken eguna probestuko du gure herriko futbolzale guztiak elkartzeko. Bazkaria 15:00etan izango da eta prezioa 35 €-koa. Beharrezkoa da abuztuaren 10a baino lehen izena ematea.
Web-orrian egindako herri-bozketaren ondoren, Udalbatzako Kultura Batzordeak erabaki du zein diren aurtengo kartel irabazleak, bakoitzari dagokion kategorian.
18 urtetik gorakoen kategorian, kartel irabazlea Irati Barber Sádaba egilearen “¡Qué duendes son estos kios!” da.
18 urtetik beherakoen kategorian, 1. saria Hugo Lopez Gallués egilearen “El tapón a la txaranga” kartelarentzat da, eta 2. saria Eder Azparren Oneca egilearen “Día soleado” kartelarentzat.
Udaletik eskerrak eman nahi dizkiegu lehiaketan parte hartu duten guztiei eta, aldi berean, irabazleei gonbitea luzatzen diegu abuztuaren 15ean Udaletxeko 2. solairura gerturatzeko dagokion saria jaso dezaten.
Aurten, iaz bezala, herri kirolek leku bat izango dute jaietako bigarren eguneko programazioan. Kuadrillen Batzordearekin batera antolatuta, 17:30ean izango dira Udaletxe Plazan. Izena emateko, 618 51 05 46 zenbakira idatzi behar da, izena eta banaka edo taldeka egiten den adieraziz.
Izena emateko epea abuztuaren 8an amaituko da, ostiralean, eta, behin epea amaituta, behin betiko talde mistoak sortuko dira. Taldekako hainbat proba izango dira eta 1. eta 2. sailkatuentzat sariak egongo dira.
Uztailaren 17tik abuztuaren 7ra bitartean, azken urtean jaiotako pertsonak inskribatu ahal izango dira abuztuaren 15eko txupinazoaren aurreko uneetan zapia ezartzeko.
Izen-ematea bi modutan egin ahalko da eta haurraren izena zein bi abizenak eman beharko dira:
WhatsApp bidez (679 49 66 52)
Udal-bulegoetara deituz (948 87 70 05)
Epe horretatik kanpo ez da inskripziorik onartuko.
KALDERETE LEHIAKETA
Era berean, uztailaren 17tik abuztuaren 7ra arte, kuadrillek izena eman dezakete abuztuaren 17an (igandea) egingo den Kalderete Lehiaketan.
Iaz bezala, baxera berrerabilgarria izango dugu; beraz, udal-bulegoetan (bakarrik) izena ematerakoan ezinbestekoa da 1,5€ ordaintzea mahaikide bakoitzeko.
Aurten baxera hau izango dugu:
Lozazko plater lauak
500 ml-ko eta 120ml-ko kafe-ontziak
Sardexkak, koilarak, labanak eta altzairu herdoilgaitzezko koilaratxoak
Uretarako pitxerrak
Altzairu herdoilgaitzezko entsaladerak eta erretiluak
https://aibar-oibar.org/wp-content/uploads/2024/11/8.AGOSTO_15-agosto-el-comienzo-de-algo-grande.-Alicia-Huarte-Martinez.jpg16231920adminhttps://aibar-oibar.org/wp-content/uploads/2019/12/AytoAibarlogo-1.pngadmin2025-07-15 22:13:512025-07-15 22:54:56JAIOBERRIEI ZAPIEN EZARPENA ETA KALDERETEAK
Dagoeneko publikoa da hilaren 27tik 29ra ospatuko diren San Pedro jaien programazio osoa.
Aurten ere, berrikuntza larunbat arratsaldean emango da. Julen Axpe, DAZNeko euskara ataleko futbol esataria eta, aldi berean, umorista eta bakarrizketaria, bere furgonetarekin azalduko da gurean. Bestalde, musika arratsaldeko zein gaueko saioetan egongo da, baita txikienentzako aisialdirako gunea ere. Bestalde, Jubilatuen Klubak, iaz bezala, kafea eta pastak eskainiko ditu igande arratsaldean zehar.
Bestetik, jada tradizioa den ekitaldi gastronomiko-kulturalak bere hamaikagarren edizioa hartuko du. Urtero bezala, parte-hartzea edota ekarpena eskatzen da tortilla edo beste jakiren bidez. Egun berean jasoko da, 11:00etatik aurrera, Udaletxearen behealdean. Izena eman udal bulegoetan, aurrez aurre edo telefonoz (948 87 70 05), edo 675 37 91 59 telefonoan.
Paperezko programak herriko etxeetara datozen egunetan iritsiko dira.
Parte-hartze komunitarioari buruz herriko bizilagunek, udalbatzak eta talde teknikoak egindako partaidetza-prozesuaren baitan, ikerketa prozesu bat egin da Nafarroako hainbat zentro, talde, federazio eta elkartetan, Oibarko errealitatean erreferente izan litezkeen esperientzia eta proiektu komunitarioak ikusteko.
Prozesu hori benetan aberasgarria izan da, ez bakarrik gertuko hainbat lekutan egiten diren prozesu komunitarioak ezagutzeagatik, baizik eta esperientziak partekatu eta beren lana arlo komunitarioan eta inguruan dituzten pertsonak aberasten dituzten elkarren arteko babesa eta ikuspegi berriak aurkitzeagatik.
Hori dela eta, beharrezkotzat jotzen dugu ikerketa-esperientzia horretara pixka bat hurbiltzea, horien zati bat lehen pertsonan ezagutarazteko eta, horrela, guztion artean proiektu eta esperientzia komunitarioak sortzen parte hartzera gonbidatzeko.
Hitzordua ekainaren 20an izango da, 18:00etatik aurrera, Udaletxean. Hona hemen kartela.
Utilizamos cookies para optimizar nuestro sitio web y nuestro servicio.
Funcional
Always active
The technical storage or access is strictly necessary for the legitimate purpose of enabling the use of a specific service explicitly requested by the subscriber or user, or for the sole purpose of carrying out the transmission of a communication over an electronic communications network.
Preferencias
The technical storage or access is necessary for the legitimate purpose of storing preferences that are not requested by the subscriber or user.
Estadísticas
The technical storage or access that is used exclusively for statistical purposes.The technical storage or access that is used exclusively for anonymous statistical purposes. Without a subpoena, voluntary compliance on the part of your Internet Service Provider, or additional records from a third party, information stored or retrieved for this purpose alone cannot usually be used to identify you.
Marketing
The technical storage or access is required to create user profiles to send advertising, or to track the user on a website or across several websites for similar marketing purposes.