INDUSTRIAKO ENPLEGATU BALIOANIZTUNARI BURUZKO IKASTAROA
Nafar Lansareak «Industriako langile balioaniztuna» ikastaroa eskainiko du Oibarren maiatzaren 6tik 27ra, 9:15etik 14:30era.
Izena emateko Agoizko Enplegu Bulegoko 948 336 179 telefonora deitu.

Nafar Lansareak «Industriako langile balioaniztuna» ikastaroa eskainiko du Oibarren maiatzaren 6tik 27ra, 9:15etik 14:30era.
Izena emateko Agoizko Enplegu Bulegoko 948 336 179 telefonora deitu.

Datorren ostegunean, apirilaren 11n, Zuhaitzaren Eguna ospatuko da Ikastetxean. Egunak goizean zehar aurrera eramango den programazio bat izango du, 11:00etan hasiko dena. Ordu horretan, Mikel Baztanek ikasleei zuzendutako saio didaktiko bat egingo du. Ondoren, 12:00etan, herri osoari irekita dagoen landaketa egingo da.

Osasun Kontseilua 148/1986 Foru Dekretuak araututako partaidetza-organo bat da, eta eskualdeko osasun-diagnostikoa eta Osasun Plana ezagutzea eta horietan parte hartzea du helburu. Bertatik, arreta eta osasun-maila hobetzeko iradokizunak eta ekimenak bidera daitezke.
Bilera bat ezarri da Zangozaldeko Osasun Kontseiluan parte hartzeko eta hura eratzeko interesa duten elkarte eta kolektiboak zein diren jakiteko.
Batzarra apirilaren 11n izango da, 17:30ean, Zangozako Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak gida bat egin du laborantza-eremuan erretzeko prozedurari buruz informatzeko, non mota desberdinak bereizten dituen.
Deialdi honen helburua oposizio-lehiaketa bidez izangaien zerrenda bat eratzea da, aldi baterako eta administrazio-araubidean C mailako ofizial administrariak kontratatzeko. Modu honetan, Oibarko Udalean sortzen diren behin-behineko beharrei erantzutea bilatzen da.
Udalari esleitutako eskumenen ohiko kudeaketa ez geldiarazteko eta bizilagunei kalitatezko zerbitzu bat emateko, ezartzen diren betekizunak eta baldintzak betetzen dituzten enplegu-eskatzaileen zerrenda eskatuko zaio Nafar Lansareari.
Era berean, baldintza horiek betetzen dituzten izangai guztiak hautaketa-prozesurako onartu ahal izango dira, enplegu-eskatzaile gisa nahiz edozein enplegu-bulegotan enplegua hobetzeko eskaera gisa badaude, eta hala egiaztatzen badute horretarako ezarritako epearen barruan aurkeztutako eskabidearekin batera.
Prozesuan parte hartu nahi duten pertsonek Oibarko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dute eskaera, aurrez aurre edo egoitza elektronikoaren bidez, baita Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas delakoaren 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide erabiliz ere.
Eskaera ez bada zuzenean Udaletxeko Erregistroan aurkeztu, eraginkortasun administratiboko arrazoiengatik, horren berri eman beharko zaio Udalari ayuntamiento@aibar.es helbide elektronikoaren bidez, betiere eskabideak aurkezteko ezarritako epearen barruan.
Eskabideak aurkezteko epea 7 egun baliodunekoa izango da, deialdi hau Iragarki-taulan eta Oibarko Udalaren web-orrian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
2023ko abenduaren 22an egindako osoko bilkuran 2024ko tasak eta prezio publikoak aho batez onartu ziren. Hurrengo dokumentuan kontsulta daitezke.
Zangozako turismo-bulegotik, Turismoaren Lurralde Garapen Jasangarriko Zerbitzuaren bitartez, Nafarroako Landa Turismoko Ekintzailetza Programari buruzko informazioa bidali dute, Nafarroako landa-eremuetan turismo-negozio bat sortu nahi duten pertsonei zuzendua.
Izena emateko epea martxoaren 31n amaituko da.

Udaberria iristear dago eta Artamendia Aventurak jada irekiera data iragarri du. Hainbat hilabeteren ondoren, parkeak datorren martxoaren 28an bere jarduna berrartuko du. Apirilaren 6tik aurrera asteburu eta jaiegun guztietan uda arte bisitatu ahal izango bada ere, aipatu beharra dago martxoaren 28tik apirilaren 2ra aldi oro erabilgarri egongo dela.
Aldi berean, Artamendia Aventurak erreserbatzeko honako baldintza hauek argitaratu ditu:
Parkearen jarduera Instagram bidez ere jarrai daiteke: https://www.instagram.com/artamendiaaventura/







Oibarko Udalak aurreko otsailean egin zuen eskaera, eta, neurri handi batean, herrian dauden elkarte eta dinamika ugariei esker hautatua izan da.
Datorren martxoaren 19an aurkezpen-bilera bat egingo zaio udalbatzari, eta, ondoren, ordubete inguruko elkarrizketak egingo zaizkie elkarte, kolektibo, eragile dinamizatzaile edota «giltzarri» diren pertsonei.
Elkarrizketei esker elkarrizketatzaileek ahalik eta hobekien eta ikuspuntu desberdinetatik ulertu ahal izango dute zer eta nolakoa den Oibar 2024 honetan.
Elkarrizketekin jarraitzeko apirilean zehar topaketa gehiago izango dira, baita asteburuetan ere. Herri osoari irekitako bilera ere burutuko da. Udan zehar garatuko den programa honek parte-hartzea du prozesuaren oinarri.
Zer da LANDARTE?
Kultura garaikidea eta landatartasuna
Azken hamarkadetan urbanizazio-prozesu orokorrak errotik eraldatu du nekazaritzaren eta landa-ingurunearen egoera -eta izaera bera-, jokaleku berri bat ezarriz, non landaren eta hiriaren arteko harremanek konnotazio ezezagunak hartzen dituzten.
Koordenatu berri horiek ulertzea ezinbestekoa da nekazaritza- eta landa-munduaren mendetasun kultural historikoa iraultzen saiatuko diren estrategiei aurre egiteko. Baita lurraldea eraldatzeko tresna gisa ulertzen den edozein kultur proiektuk dituen aukerak eta mugak aztertzeko ere.
(Itzulia)
Iaz Jaurrieta, Gabarderal, Berbintzana, Urraulgoiti eta Ameskoa Ibarra bezalako herriak izan ziren programa honetan parte hartu zutenak.
Aipatutako programa Kultura eta Kirol Departamentuko (Nafarroako Gobernua) Vianako Printzea Erakundea – Kultura Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen du, administrazio publikoko langileek eta landa-eremuko kultura-bitartekotzaren eta -dinamizazioaren arloko adituek osatutako lantalde baten bidez.
Programa honi eta aurtengo edizioei buruzko informazio gehiago esteka honetan:
Gaur hasi da Irundik Baionaraino Euskal Herri osoa zeharkatuko duen 23. Korrika. 16:00etan eman zaio hasiera euskararen aldeko ibilaldi arrakastatsuari, eta Oibarrera larunbat honetan bertan helduko da, goizeko 07:36an. Hala ere, Zangozatik atera bezain laster gure herriko hainbat kolektibok ekingo diote lekukoa eramateari.
Egun horretarako dena prest dago jada eta Oibarko Korrika batzordeak egitarau xumea antolatu du, 09:00ak aldera herri hamaiketako batekin hasiko dena. Egunari amaiera emateko, Euskaratú: Sabes más euskera de lo que crees liburuaren aurkezpena egingo da, gaztelaniaz, Nerea Arostegi kazetariaren eskutik.
Gainera, aipatu behar da petoak Frontoi tabernan 6€-an erosi ahal direla.
Hona hemen larunbateko programazioaren kartela eta herriko eragile ezberdinen km-en kokapena.


Plaza Consistorial
Sancha de Aibar, 1
31460 Aibar, Navarra
Tel: 948 877 005
info@aibar-oibar.org
