Plaza Consistorial
Sancha de Aibar, 1
31460 Aibar, Navarra
Tel: 948 877 005
info@aibar-oibar.org
This author has not written his bio yet.
But we are proud to say that admin contributed 602 entries already.
Jakina denez, Oibar LANDARTE 2024 programarako hautatua izan zen. Landarte Nafarroako Gobernuko Kultura Sailaren programa bat da, eta herri txikienetan arte garaikidearen inguruko parte-hartze prozesuak garatzen saiatzen da. Joan den ekainaz geroztik, Peru Galbete artista Oibarko hainbat kolektiborekin eta hainbat pertsonarekin bildu da gure herriaren errealitatea ezagutzeko. Lan horri esker, «Oibarko Eguneroko Kolektiboa» garatzeko ideia […]
Oibar betidanik bizilagunen parte-hartze zein inplikazio aktiboagatik ezaguna izan da. Horren erakusle dira herriari bizia ematen dioten 15 elkarte eta talde parte-hartzaile baino gehiago. Ildo beretik, Oibarko Iratxoak proiektua gazteak protagonista izango dituen sare parte-hartzaile bat sortzeko helburuarekin sortu da, gazteen eta herriaren artean dinamika berriak abiatzeko asmoz. Modu honetan, xedea da herriko gazteek beren […]
El Cierzo kaleko obrak aste honetan hasi dira, aurreko astean markatze eta material-bilketa lanak egin ostean. Hornidura-sarea eta haren zolaketa berritzeko lanak egingo dira, eta aurreikuspenen arabera, 3 hilabete inguru iraungo dute. 2023ko abuztuaren 30ean, Udalbatzaren erabakiaren bidez, Arkitrabe Compañía de Ingeniería SLLk idatzitako egikaritze-proiektua onartu, eta 2024ko apirilaren 10eko Osoko Bilkuran lizitazio-espedientea onartu zen. […]
Datorren ostegunean, abuztuaren 29an, Zangozako IX. Zeharkako Txirula Ikastaroko ikasleek kontzertua eskainiko dute Álvaro Aldunate Sada Entzutegian. Ikastaroa abuztuaren 25ean hasi zen eta hainbat jarduera biltzen ditu: banakako klaseak, txirula orkestra, ganbera-musika, masterclass, txirulen erakusketa… Joan den igandean Zangozako Karmengo Entzutegian egin zen ikastaroaren aurkezpenaren ondoren, gure herria bisitatzeko eta egun hauetan ikasitakoa praktikan jartzeko […]
Deialdi honen helburua oposizio-lehiaketa bidez izangaien zerrenda bat eratzea da, aldi baterako eta administrazio-araubidean C mailako ofizial administrariak kontratatzeko. Deialdian onartuak izateko, baldintza hauek bete beharko dira: Hamasei urte beteta izatea eta, hala badagokio, erretirorako gehienezko adina ez gainditzea. Espainiako nazionalitatea izatea. Nahitaezkoa. Batxilergoko, Lanbide Heziketako bigarren mailako titulua edo baliokidea izatea. Dagozkion eginkizunak betetzeko […]
Abuztuaren 18an, igandea, kuadrillek euren eguna ospatuko dute honako programazioarekin: bazkari autogestionatua, ronda kopera Eskartxa Txarangarekin eta herri afaria. Aurten, iaz bezala, haurrak eta helduak egun horretan bertan mozorrotuko dira eta gaia askea izango da. Herri afarirako txartelen salmenta abuztuaren 9, 10 eta 11n izango da 19:00etatik 21:00etara Frontoi Tabernan.
Jarraian, 2024ko abuztuko jaietako egitaraua aurkezten da, Oibarko etxeetatik fisikoki banatuko dena.
Aste hau Oibarko umeentzako jardueraz beteta dator, eta Igerilekuetan egingo dira. Abuztuak 8, osteguna: fruta-brotxeta tailerra Abuztuak 12, astelehena: tatuaje tailerra + kiolimpiadak Abuztuak 14, asteazkena: kamiseta tailerra Izena emateko aldez aurretik egin behar da 652 428 724 telefonora deituz (Udaletxeko Gizarte Langilea).
Oibarko XII. Akordeoi Campusa gaur bertan hasi da eta abuztuaren 8tik 11ra bitartean kontzertu ugari eskainiko ditu gure herrian eta inguruetan. ABUZTUAK 8, OSTEGUNA (LEATXE) 18:30 Kontzertua Asunción Elizan. ABUZTUAK 9, OSTIRALA (OIBAR) 21:00 Gaueko kontzertu ibiltaria San Pedro elizatik abiatuta. Oibarko historiatik bisita musikatua Iñigo Aldunateren narrazioekin. ABUZTUAK 10, LARUNBATA (ESLABA) 19:00 Antzinako Trujal […]
Plaza Consistorial
Sancha de Aibar, 1
31460 Aibar, Navarra
Tel: 948 877 005
info@aibar-oibar.org
