BANDAREN KONTZERTUA RUBÉN SIMEÓ-REKIN
Apirilaren 5ean Oibarko Bandaren ohiko udaberriko kontzertuak Álvaro Aldunate Sada Entzutegia girotuko du 19:00etan izango den kontzertuarekin. Oraingoan, aldiz, oso kolaborazio berezi batekin dator; alegia, Rubén Simeó tronpetistarekin, 1992an Vigon jaiotako musikari birtuosoa.
Aldizka orkestra handiekin jotzen duen musikari hau Oibarrera etorriko da apirileko lehen asteburuan, «My Way», «Can’t Help Falling in Love» edo «Ballade for Adeline» bezalako klasikoekin kontzertu berezi bat eskaintzera. Sarrerek 10€ balio dute eta Frontoi Tabernan erosi edo banda.aibaroibar@gmail.com helbidean erreserba daitezke.
