LANDARTE: OIBARKO EGUNEROKO KOLEKTIBOAREN AURKEZPENA
Jakina denez, Oibar LANDARTE 2024 programarako hautatua izan zen. Landarte Nafarroako Gobernuko Kultura Sailaren menpe dagoen programa da, eta herri txikienetan arte garaikidearen inguruko parte-hartze prozesuak garatzen saiatzen da (informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu webgunean dagoen proiektuari buruzko atala).
Hala, iazko ekainean, Peru Galbete artista, berak proposatutako lehenengo etapa batean, Oibarko hainbat kolektibo zein pertsonarekin elkartu zen, sortze-prozesu horren baitan gure herriaren errealitatea ezagutzeko.
Bigarren etapa “Oibarko Eguneroko Kolektibo” baten garapena proposatzea izan zen. Eguneroko hori, bertako biztanleen banakako ekarpenei esker, otsailaren 7an Álvaro Aldunate Sada Entzutegian 19:00etan egingo den aurkezpenean amaituko da.