AZAROKO HILABETE KULTURALA
Azaroa heldu da, eta harekin batera, herriarentzako ekitaldiz beteriko garaia. Horietako batzuk, Oibarko Iratxoak ekimenaren baitan antolatuta daude.
Hala, jarraian, hilabete honetako programazio osoa aurkezten da. Programazio anitza da, gure herriko espazio desberdinetan aurrera eramango dena, besteak beste, Álvaro Aldunate Sada Entzutegian eta Udaletxeko aretoetan.
Azaroak 1, larunbata:
- Castañafest, Oibarko Iratxoak ekimenak antolatuta | 16:30etik aurrera (Udaletxe Plaza)
Azaroak 2, igandea:
- Skovoroda nazioarteko abesbatzaren kontzertua | 19:00etan (Álvaro Aldunate Sada Entzutegia)
Azaroak 9, igandea:
- “Non Dago Mikel? “dokumentalaren proiekzioa gertaeren 40. urteurrenaren harira | 18:00etan (Udaletxeko 2. solairua)
Azaroak 15, larunbata:
- Landa-eremuko emakumeen Zinema Zikloa: “Los destellos” filma | 19:00etan (Álvaro Aldunate Sada Entzutegia)
Azaroak 15, larunbata, eta 16, igandea:
- 15 eta 30 urte bitartekoei zuzendutako autodefentsa feminista tailerra, Oibarko Iratxoak ekimenak antolatuta | 10:30etik 14:30era (lekua zehazteke)
Azaroak 22, larunbata:
- Oihane Anduezaren “Entre Real y Dades” liburuaren aurkezpena eta ondorengo kontzertua | 17:30ean (Udaletxeko 3. solairua)
Azaroak 28, ostirala, eta 29, larunbata:
- Oibarko Doña Sancha Antzerki Taldea: La valentía | 20:00etan (Álvaro Aldunate Sada Entzutegia)
Azaroak 29, larunbata:
- Haurren eskubideen aldeko festa, Oibarko Iratxoak ekimenak antolatuta | Ordua zehazteke (Udaletxe Plaza)
Azaroak 30, igandea:
- IX. Azoka Solidarioaren aurkezpena | 12:00etan (Udaletxeko 3. solairua)
Era berean, jakinarazten da azaroaren 1ean, larunbatean, 19:00etan, Udaletxean bilera ireki bat egingo dela, C.D. Aibarés taldearen mendeurrena ospatzeko ideien proposamenean parte hartu nahi duen ororentzat.
Azkenik, jakinarazten da abendu-urtarrileko programazio kulturala formatu fisikoan aurrerago aurkeztuko dela eta herriko etxeetan banatuko dela.



















