Hasi berri diren obrak direla eta, Eguneko Arreta Zentroko erabiltzaileek Jubilatuen Klubaren zati bat erabiliko dute. Horrenbestez, astelehenetan Frontoi Tabernak ordutegia 17:00ak arte luzatuko du eta Jubilatuen Klubak ordu horretatik (17:00) aurrera irekiko du.
Eskerrak eman nahi dizkiegu Giselari eta Soli, momentu oro izan duten jarrera ona eta ulerkorragatik.
https://aibar-oibar.org/wp-content/uploads/2024/11/263164.png512512adminhttps://aibar-oibar.org/wp-content/uploads/2019/12/AytoAibarlogo-1.pngadmin2024-11-11 11:25:372024-11-14 19:17:36FRONTOI TABERNA-JUBILATUEN KLUBA ORDUTEGIEN ALDAKETA
Jarraian, azaroko hilabete kulturalari dagozkion ekitaldiak aurkezten dira. Ekitaldi horiek, data hurbildu ahala, kartel propioa izango dute informazio gehiago jasotzeko.
Ekitaldi guztiak, Antzinako azoka izan ezik, Álvaro Aldunate Sada Entzutegian burutuko dira eta doakoak izango dira.
Azaroak 1, ostirala:
Antzinako azoka Gaztetxean (egun osoa)
Nazioarteko abesbatzaren kontzertua 19:30ean
Azaroak 16, larunbata:
Landa-eremuko emakumeen Zinema Zikloa: “O corno” filma 19:00etan
Azaroak 24, igandea:
Ainhoa Juanizen “Alter Ego” antzerkia 17:00etan
Aurrerago, abendu-urtarrileko egutegi kulturala argitaratuko da.
https://aibar-oibar.org/wp-content/uploads/2024/10/Post-de-Instagram-Proximos-Eventos-del-Mes-Minimalista-Rosa-y-Blanco-1-1.png10801080adminhttps://aibar-oibar.org/wp-content/uploads/2019/12/AytoAibarlogo-1.pngadmin2024-10-29 20:33:382024-10-31 10:27:46AZAROKO HILABETE KULTURALA
Gaztetxeko gazteek, Oibarko Iratxoak proiektuarekin elkarlanean, azaroaren 1erako egitaraua prestatu dute, goizeko 11:30etik aurrera hasiko diren jarduera anitzekin. Duela 5 urte arte herrian Antzinako Azoka ospatzen zen data bera aukeratzea erabaki dute.
Herri-afarirako menua eta izena emateko esteka behean eransten dira. Izena emateko azken eguna urriaren 28a da.
Datorren urriaren 26ko goizean zehar Oibarko Álvaro Aldunate Sada Entzutegian Nafarroako landa-eremuan bizi, lan egin eta gozatzearen inguruko ospakizuna burutuko da. Ekitaldia doakoa izango da eta bertan gazte talentua, azoka, zuzeneko musika, arte zein kirol tailerrak eta beste hainbat gauza egongo dira. Finean, ikasteko, gozatzeko eta partekatzeko ekimena izango da.
Gainera, gaztea bazara eta negozio edo elkarterik baduzu, parte hartu jaialdiaren azokan zure produktu edo zerbitzuarekin. Aktibatu RURAL MOOD eta zatoz gozatzera RURAL FESTen. Ez galdu!
https://aibar-oibar.org/wp-content/uploads/2024/10/Captura-de-pantalla-2024-10-02-a-las-19.35.58.png532377adminhttps://aibar-oibar.org/wp-content/uploads/2019/12/AytoAibarlogo-1.pngadmin2024-10-10 01:40:542024-10-10 01:44:16URRIAK 15: LANDA EREMUKO EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Jakina denez, Oibar LANDARTE 2024 programarako hautatua izan zen. Landarte Nafarroako Gobernuko Kultura Sailaren programa bat da, eta herri txikienetan arte garaikidearen inguruko parte-hartze prozesuak garatzen saiatzen da.
Joan den ekainaz geroztik, Peru Galbete artista Oibarko hainbat kolektiborekin eta hainbat pertsonarekin bildu da gure herriaren errealitatea ezagutzeko. Lan horri esker, «Oibarko Eguneroko Kolektiboa» garatzeko ideia sortu da, nahi duen orok parte hartzen ahal duena. Horretarako, testu txiki bat egin behar da lehenengo pertsonan, eta urriaren 7ra arte bidal daiteke.
Jarraian, parte hartzeko irizpideak zehazten dira:
• Aukeratu data bat: urtea/hilabetea/eguna – iraganekoa izan daiteke (edo etorkizunekoa, asmatu zer gertatuko den). • Idatzi testu labur bat (edo bidali audio bat) egun horretan zer gertatu den kontatuz, nola sentitu zaren,… gertakizun pertsonal bat edo kolektiboa izan daiteke, biak interesgarriak dira. • Baldintza bakarra Oibarren kokatuta egotea da. • Gutxi gorabehera orrialde erdi bat, gehienez orrialde bat. • Idatzi lehenengo pertsonan eta orainaldian. • Ez jarri izenik, anonimoa da. • Bidali posta elektronikoz (peru@perugalbete.com) edo WhatsApp bidez (611478471). • Epea: urriak 7 • Beste proposamen batzuekin batera, bizipen hau Oibarko eguneroko kolektibo sonoroaren parte izango da.
Oibar betidanik bizilagunen parte-hartze zein inplikazio aktiboagatik ezaguna izan da. Horren erakusle dira herriari bizia ematen dioten 15 elkarte eta talde parte-hartzaile baino gehiago.
Ildo beretik, Oibarko Iratxoak proiektua gazteak protagonista izango dituen sare parte-hartzaile bat sortzeko helburuarekin sortu da, gazteen eta herriaren artean dinamika berriak abiatzeko asmoz. Modu honetan, xedea da herriko gazteek beren interes eta kezketan oinarritutako jarduerak antolatu eta parte hartzeko guneak sortzea eta sustatzea.
Ilusioz beteriko ekimena dugu aurrez aurre, Udalak, herriko kolektiboek zein boluntarioek eta Hezkuntzako Langile Teknikoek (Ainhoa Ibero Gorritik eta Clara Herrero Garcíak) gauzatuko dutena.
HURRENGO JARDUERA: OIBAR 8 EGUNETAN
Adin desberdinetako neska-mutilekin ideia eta espazio ezberdinak lantzen hasi den arren, jarraian hurrengo programazioa izango dena aurkezten da.
https://aibar-oibar.org/wp-content/uploads/2024/09/Aibar-en-8-dias.jpg14142000adminhttps://aibar-oibar.org/wp-content/uploads/2019/12/AytoAibarlogo-1.pngadmin2024-09-26 11:36:462024-09-26 11:36:48“OIBARKO IRATXOAK” PROIEKTUA ETA LEHEN JARDUERAK
El Cierzo kaleko obrak aste honetan hasi dira, aurreko astean markatze eta material-bilketa lanak egin ostean.
Hornidura-sarea eta haren zolaketa berritzeko lanak egingo dira, eta aurreikuspenen arabera, 3 hilabete inguru iraungo dute. 2023ko abuztuaren 30ean, Udalbatzaren erabakiaren bidez, Arkitrabe Compañía de Ingeniería SLLk idatzitako egikaritze-proiektua onartu, eta 2024ko apirilaren 10eko Osoko Bilkuran lizitazio-espedientea onartu zen.
IDOI Construcción Sostenible SL enpresak egingo dituen obrak 191.207,96 €-koak (BEZik gabe) izango dira (231.361,63 €-koak BEZa barne).
https://aibar-oibar.org/wp-content/uploads/2024/09/Captura-de-pantalla-2024-09-04-a-las-20.10.45.png609921adminhttps://aibar-oibar.org/wp-content/uploads/2019/12/AytoAibarlogo-1.pngadmin2024-09-10 20:30:092024-09-10 20:30:12OBRAK EL CIERZO KALEAN
Datorren ostegunean, abuztuaren 29an, Zangozako IX. Zeharkako Txirula Ikastaroko ikasleek kontzertua eskainiko dute Álvaro Aldunate Sada Entzutegian. Ikastaroa abuztuaren 25ean hasi zen eta hainbat jarduera biltzen ditu: banakako klaseak, txirula orkestra, ganbera-musika, masterclass, txirulen erakusketa…
Joan den igandean Zangozako Karmengo Entzutegian egin zen ikastaroaren aurkezpenaren ondoren, gure herria bisitatzeko eta egun hauetan ikasitakoa praktikan jartzeko ordua heldu da. Kontzertua 19:30ean izango da eta sarrera librea izango da aforoa bete arte.
Aipatzekoa da ez dela txirula kontzertu soil bat izango, poesiaz lagunduta egongo baita. Horretarako, Joaquín Grau, Juan Pedro Aramendia, Blanca Eslava, María Eugenia López eta Sergio Fernández poetek parte hartuko dute.
https://aibar-oibar.org/wp-content/uploads/2024/08/IMG-20240709-WA0008.jpg16001138adminhttps://aibar-oibar.org/wp-content/uploads/2019/12/AytoAibarlogo-1.pngadmin2024-08-27 01:30:572024-08-27 01:30:59TXIRULA ETA POESIA KONTZERTUA OIBARREN
Deialdi honen helburua oposizio-lehiaketa bidez izangaien zerrenda bat eratzea da, aldi baterako eta administrazio-araubidean C mailako ofizial administrariak kontratatzeko.
Deialdian onartuak izateko, baldintza hauek bete beharko dira:
Hamasei urte beteta izatea eta, hala badagokio, erretirorako gehienezko adina ez gainditzea.
Espainiako nazionalitatea izatea. Nahitaezkoa.
Batxilergoko, Lanbide Heziketako bigarren mailako titulua edo baliokidea izatea.
Dagozkion eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisikoa izatea.
Funtzio publikoak betetzeko desgaituta edo etenda ez egotea eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizita ez egotea.
Enplegu-bulegoetan izena emanda egotea enplegu-eskatzaile edo enplegu-hobekuntza gisa.
Eskabideak aurkezteko epea 7 egun baliodunekoa izango da, deialdi hau iragarki-taulan eta Oibarko egoitza elektronikoan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Deialdian parte hartzeko eskabideak I. eranskineko eredua bete beharko du, eta honako agiri hauek erantsi beharko zaizkio:
Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.
Deialdian parte hartzeko eskubidea ematen duen titulazio akademikoaren fotokopia.
Edozein enplegu-bulegotan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dagoela edo enplegua hobetzeko eskaera egin duela egiaztatzen duen fotokopia. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izango da.
Jarraian, deialdiaren dokumentu osoa eransten da. Egoitza elektronikoa ere kontsulta daiteke.
https://aibar-oibar.org/wp-content/uploads/2024/08/eps10-illustration-of-a-management-icon-teamwork-management-icon-business-team-company-leader-supervisor-partnership-icon-organization-workforce-symbol-isolated-on-white-background-vector.jpg980980adminhttps://aibar-oibar.org/wp-content/uploads/2019/12/AytoAibarlogo-1.pngadmin2024-08-22 00:22:222024-09-03 10:30:27OFIZIAL ADMINISTRARI IZATEKO HAUTAGAIEN ZERRENDA SORTZEKO OPOSIZIOA DEITU DA
Utilizamos cookies para optimizar nuestro sitio web y nuestro servicio.
Funcional
Always active
The technical storage or access is strictly necessary for the legitimate purpose of enabling the use of a specific service explicitly requested by the subscriber or user, or for the sole purpose of carrying out the transmission of a communication over an electronic communications network.
Preferencias
The technical storage or access is necessary for the legitimate purpose of storing preferences that are not requested by the subscriber or user.
Estadísticas
The technical storage or access that is used exclusively for statistical purposes.The technical storage or access that is used exclusively for anonymous statistical purposes. Without a subpoena, voluntary compliance on the part of your Internet Service Provider, or additional records from a third party, information stored or retrieved for this purpose alone cannot usually be used to identify you.
Marketing
The technical storage or access is required to create user profiles to send advertising, or to track the user on a website or across several websites for similar marketing purposes.