80 KG ZABOR GUTXIAGO: AUZOLAN BAT GURE INGURUNEAREN MESEDERAKO
Joan den igande goiz eguzkitsuan, herriko 7 bizilagun Lorte Erreka garbitzeko deitutako auzolan berri baten deialdira joan ziren, «LIBERA, unidos contra la basuraleza» proiektuaren baitan.
Bertan, gure herriaren inguruko ur eta lurrak kutsatzen dituzten plastiko, lata eta gainerako zaborren zati bat berreskuratu zuten. Hiru orduz ibili ziren giltzurrunak makurtzen, natura gizakien esku-hartzerik gabe zen bezala uzteko asmotan.
Guztira, 80 kilo inguru bildu ziren. Lerro hauetatik, herritarrak kontu handiagoz ibiltzera animatzen ditugu, baita inguratzen gaituen natura zaintzea helburu duten hurrengo deialdietara eta ekimenetara joatera ere.





Leave a Reply
Want to join the discussion?Feel free to contribute!