ARTAMENDIA ABENTURA PARKEAREN IREKIERA
Parkearen esleipendunak uko egin eta lizitazio berria egin ondoren, «Artamendia» abentura-guneak ateak irekiko ditu berriro gaurtik, uztailaren 4tik, aurrera.
Ordutegiak, klimatologiagatik eta argi orduengatik egokitu daitezkeen arren, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango dira, eta ekainean, uztailean eta abuztuan (goi-denboraldian) asteko egun guztietan onartuko dira erreserbak.
Erreserbak egiteko deitu 606 588 449 telefonora edo bidali korreo bat info@parqueartamendia.com helbidera.






Leave a Reply
Want to join the discussion?Feel free to contribute!