24. KORRIKA ABIATZEAR, MARTXOAREN 19TIK 29RA
Bihar, martxoak 19, hasiko da Korrika, euskararen sustapena eta euskaltegien finantziazioa helburu dituen eta bi urtez behin egiten den lasterketa arrakastatsua. 15:30ean irtengo da Atharratzetik (Zuberoa, Ipar Euskal Herria) eta Bilbon (Bizkaia, Hego Euskal Herria) amaituko da, 11 egunez jarraian Euskal Herri osoa zeharkatu ondotik.
Korrika bigarren egunean iritsiko da Oibarrera, hau da, martxoaren 20an, ostiralarekin, 21:34an. Hala ere, Zangoza eta Oibar arteko errepidean Oibarko hainbat kolektibok eramango dute lekukoa euren kilometroetan (behean erantsitako 2. kartela).
Egun horretarako dagoeneko dena prest dago eta Oibarko Korrika Batzordeak hainbat ekitaldi antolatu ditu arratsalderako, jarraian agertzen den 1. kartelean zehazten direnak.
Azkenik, jakinarazi nahi da azken orduetan sartu garela Frontoi Tabernan 6 €-an petoak erosi ahal izateko (behean erantsitako 3. kartela).







Leave a Reply
Want to join the discussion?Feel free to contribute!